Elgoibar (Gipuzkoa)

Dantzazalea izan da

Dantzazalea izan da <p>Gaztetako erromeria lekuak: San Lorentzo, San Roke, Altzola, San Migel... Oso dantzazalea izan da. Igandetan bandak jotzen zuen plazan eta hura bukatutakoan Plaza txikira joaten zireen, eskusoinua egoten zen-eta.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gaztetako erromeria lekuak: San Lorentzo, San Roke, Altzola, San Migel... Oso dantzazalea izan da. Igandetan bandak jotzen zuen plazan eta hura bukatutakoan Plaza txikira joaten zireen, eskusoinua egoten zen-eta.

Transkripzioa

-Zure gazte-denporan erromeixetara-ta nora faten ziñein?
-Nire emaztian denporan eta juten giñan San Lorentzora ere bai, San Rokera ere bai, Altzolara ere bai, San Migelera ere ba; erromeixetara.
-Eta herrittik kanpo?
-Herritik kanpo? Ni ez naiz ibili hola herritik kanpo. Mendarora juten giñan nozian behin, baiña... Mendarora juten giñan porke nere emazteak ahizpa zakan han.
-Hamen herriko plazan domeka danetan egoten zan musikia?
-Dantzan? O, neri asko gus... Beti. Pentsaizu zer itten gendun guk orduan denporan. Plazan musikia, ta handik bukatu ta Plaza Txikixan egoten zan soiñu-... Eta hara ere dantzara.
-Plazan ze egoten zan, bandia?
-Bandia, bandia. Han dantzan, baakizu.
-Eta gero plazatik Plaza Txikira?
-Bai.
-Han soiñujolia.
-Bai. Neri asko gustau izan [j]ata dantzan ittia.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia