Jose Gurrutxaga Ondartza
Elgoibar (Gipuzkoa) (1921-2016)
Biografia
Elgoibarko Ormetxe etxean jaio zen. Gurasoak elgoibartarrak ziren, eta bi seme-alaba izan zituzten. Eskola publikoetan lau urtez eta beste lau marianistekin ikasi zuen. Eibarko “Irasuegui y Maruri” inprimategian lanean hasi eta berehala gerra etorri zen. Aita “Batallón Prieto”rekin joan zen Lekeitiora, eta Jose berarekin joan zen. Bilbon zeudela, amarekin elkartu eta Frantziara egin zuten ihes biek. Hiru urte etxetik kanpo pasatuta, Frantzian eta Katalunian zehar, A Coruñako Padron hiriko kontzentrazio esparrutik itzuli zen etxera. Eibarko tresneria banaketa-biltegi bateko bulegotik jubilatu zen. Kirolari amorratua izan da beti. Korrikalari beterano txapelketa askotan hartu du parte Euskal Herrian, Espainian eta Europan zehar. Makina bat errekor hautsi eta domina lortu ditu bere korrikalari ibileran. Juana San Martin elgoibartar ile-apaintzailearekin ezkondu eta hiru seme-alaba izan zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
EGB-047 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute