Elgoibar (Gipuzkoa)

Orain ere ordubete egiten du lasterka egun birik behin

Orain ere ordubete egiten du lasterka egun birik behin <p>Orain ere ordubete egiten du lasterka egun birik behin bidegorrian. Maltzagaraino heltzen den bidegorria oso leku egokia da.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-047-038 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Orain ere ordubete egiten du lasterka egun birik behin bidegorrian. Maltzagaraino heltzen den bidegorria oso leku egokia da.

Transkripzioa

-Baiña oindiok be futiña egiten dozu, ezta?
-Orain? Bai, zera eitten dot, footin esaten dan moduan, footin, ordu bat ibiltzen naiz egun bittik, egun bittik egun bira.
-Egun bittik baten ordubete fotin eitten.
-Bai. Hor bidegorrixan. Hori, ordu ederrian ein zien. Neretzat behintzat primerakua.
-Bidegorrixori.
-Aldatz gitxi daude, bigarrena gaiñera ya zerao... Baiña, tira. Konpontzen naiz.
-Ta ze eitten dozu, bueltaka edo?
-Ez. Luzia da, ixa bost kilometro edo. Hemendik junda bost kilometro, hortxe izango dia.
-Hori zer dago, Eibarreruntz edo?
-Maltzagara. Bueno, Maltzagara bertara ez da heltzen baiña ya bastante harutz. Osea, autopistan pasau azpittik eta belaxe ya bueltia ematen dau.
-Bi egunetik baten karreratxua, futin.
Footiña.
-Hori ez da korrika eittia, ezta?
-Ez, ez. Korrika ein ezkero kilometro bat baiño gehixao ezingo naban ein.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia