Azkoitia (Gipuzkoa)

Dantza lotua debeku

Dantza lotua debeku Irukurutzetako erromeriako kontuak. Dantza lotua egiten zutenei jarritako kantua aipatzen du. Dantza lotuan eginez gero bi duroko multa izaten zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-012-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Irukurutzetako erromeriako kontuak. Dantza lotua egiten zutenei jarritako kantua aipatzen du. Dantza lotuan eginez gero bi duroko multa izaten zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ostien hamen lengo kantu bat bada, zuk hori kantatzen’e jakingozu baiña. Hamen Irukutzetan erremeixe, maietzan [bihar jaixe?] edo eitten zan erremeixe Iruku(ru)tzetan urtero, eta Azkoittiko mutillek, Azkoitixen kongregazixue ta, jun die eta ein debe dantza lotue eta enterau die, eta kantu bat da:

Irukurutzeta eguna
Señaladamente,
Azkoittiko mutiko-mutillei
Duro biña multe
Dantza ein dutelako
Neskiai heldute.

-Zu kantu hori aittute egon zera?
-Ez neuken aittuta. Kastigue?
-Kastigue, duro biña multe. Hori gu baiño..., ba gu gaztiek giñanin pasautakue hori.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia