Arrasate (Gipuzkoa)

Jolasak eta dantzak

Jolasak eta dantzak <p>"Kinkinke", "labanderan" eta holako jolasak azaltzen ditu. Jaietan Aretxabaletako plazara joaten ziren dantzara. Soinujolea, jazbana edota gramola musika egoten ziren dantzatzeko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-068-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

"Kinkinke", "labanderan" eta holako jolasak azaltzen ditu. Jaietan Aretxabaletako plazara joaten ziren dantzara. Soinujolea, jazbana edota gramola musika egoten ziren dantzatzeko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Guk? Gauza asko eukitten ginttun guk. Gero, “kinkinke” be bai. Kinkiñek eitten zien egurrekin, kinkiñek eta sartu lurrien ta bat jo ta botaten ebenak irabazten eben ta holako gauzak. Asko izeten zien.
-Horren izena zelan esan dozu?
-“Kinkinke”.
-“Kinkike”?
-Bai.
-“Kinkike”. Oseke egurra…
-Egur trozotxuek, zorroztute eta sartzen zitxuzun lurrien.
-Kutxilluen moduen….
-Bai, bueno, jolasak ugeri izeten zien. Gero “labanderak” be bai. “Labandera” be bai. Aldatzak euzen lekuen ta. Bota potiaz ure ta hankiaz. Aurreku txipristindduaz. Goixen bota ure ta labandu itten zan ta hanka baten gaiñien jarri ta behera.
-Ta hori zelan deitzen zan?
-Labanderan.
-Labanderan.
-Oin bestela egoten die ba, txirritak eta ez dakitzu? Txirritak eta eukitten dittue umiek. Txirristak. Txirristak eta.
-Toboganak bai.
-Ba guk eukitten ginttuen labanderak. Aldatzian jarri ta ure bota ta urik ez baeuen txixe ein eta beherutze.
-Hanka baten gaiñien fango ziñien.
-Hanka baten gañien, hanka baten gaiñien.
- Ez dosku hondio iñok kontau, niri behintzet holako...
-Guk eukitten ginttuen, bai. Eukitten ginttuen, eukitten ginttuen. Ta gero ba jaixetan ta gero […] jaixetan. Atxabaltara joaten gitzen gaztiek, Atxabaltara. Atxabaltan egoten zan gramolie, plazan. Gramolan jo ta alpargata danak muturrek apurtute hantxe. Hemendik oiñez faten giñen Atxabaltara. Ta gero egoten zien kanbixue, soiñue be bai, Juliana Zabal, soiñujolie. Bai, soiñujolie. Joten eben soiñue. Eta batzutan jazbana be bai, Felipe, zelan zan? Felipe Mondrauekue jazbanistie. Ai, oin ez naz akordauko abizena zelan zan. Felipe, hak be bai.
-Jazbana?
-Jazbana joten eben.
-Eta gero Felix be bai, Felix Aranzabal be bai, soiñue joten. Ta hareik kanbixau eitten euen ta gero gramolie ifintten euen. Danak aprobetxau biher ba.
-Ta gramolan, gramolan, ze musika joten euen, dantza eittekue?
-Bai, bai, trikitixak be bai, bai eta gramolie be bai. Ta bestela dantzan eittekuek be bai.
-Eta ez zeben eukitten problemarik neskak abadiekin eta dantza eittiegaittik-eta?
-Ez, gu, gure sasoireko apur bat baretute euezen.
-A bai?
-Bai, gure sasoireko, baiña kasuik ez zotsaun eingo bestela be.

Egilea(k): Irati Bravo Bereinkua

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia