Arrasate (Gipuzkoa)

Aita lan ezberdinetan iaioa zen

Aita lan ezberdinetan iaioa zen <p><em>Hijas de Mar&iacute;a</em> eta luistarren kongregazioko kontu batzuk azaltzen ditu. Eskolatzea bukatu eta etxean geratu zen. Behi ederrak eta etxean hazitako idiak zituzten. Aita hargina eta igeltseroa izateaz gain, txerri-hiltzaile lanetan ere jarduten zen, eta baita karegintzan ere.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-068-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hijas de María eta luistarren kongregazioko kontu batzuk azaltzen ditu. Eskolatzea bukatu eta etxean geratu zen. Behi ederrak eta etxean hazitako idiak zituzten. Aita hargina eta igeltseroa izateaz gain, txerri-hiltzaile lanetan ere jarduten zen, eta baita karegintzan ere.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Kontau zoztan Antzuolan batek, zure edadekua ha be, eta harek esan ostan.
-Hijas de Marietakue, bai.
-Eurek eukitten ebeila zintta urdiña.
-Urdiña.
-Eta, […] ein ezkero, dantza ein ezkero mutillakin zintxa berdia jartzen otsiela.
-“Ahí esta”, ez, ni ez naz akordetan.
-Zuek ebalten zeuen zintta hori?
-Bai, baiña guk ibiltten gaben zintta hori mezetara faten gintzenien ta zeozer euenien, bestela ez. Ta han elixan egoten zien, geuk ez geben eukitten e! Elixan egoten zien horreik.
-Ta zeuek ipiñi barik?
-Bai, ez. Zan lazo azul bat, medalla bat, Ama Birjiñiaz. Ta horrek han elixan egoten zien. Abadik eukitxen zittuen.
-Baia zeuek [...]
-Ez ez, zozer euenien, bestela ez. Hijas de Marietakuek edo ez dakit zer. Ta gero San Luisenak, mutillek be bai eukitten zittuen. Mutillek be bai.
-Harek lazuekin ez zien ibiliko.
-Hareik be lazuekin eukitten zittuen.
-A bai?
-Bai, ez dakit San Luis edo zer izeten zan eukitten euen hoi, baiña bai.
-Harek be lazuoi ebalten ebei?
-Bai.
- Ni egon naz Luistarrekin hau danau beitten ta...
- Ba hemen behintzet ni akordetan naz lazuekin eoten ziela.
-Formal formal.
-Bai, urten arte. Mezetatik urten arte.
- Zeuek antzera, ezta?
- Bai.
-Eta hamahiru urtekin eskolia [...] ta ia etxien geratu ziñan?
-Bai, gero etxian.
-Ganauek eta bazaukien.
-Bai, ganauek-eta.
-Zenbat ganau?
-Zenbat eongo zien ba, zazpi -zortzi bat-edo.
-Idirik-edo?
-Idixek, etxien hazi zittuen aittek idixek. Etxekuek euki zittuen idixek, baiña bestela behixek edarrak: uztarriko behixek. Uztarrixen behixek. Txata ta Noble. Behixek uztarrikuk, edarrak.
-Nire baserrixen be Txata bat egon zan.
-Egon zan? Txata ta Noble behixek. Eta gero zekorrak euki zittuen eta zekorrak kapaute idixek etxien ifiñi zittuen. Ta idixek etxien hazi zittuen.
-Zure aitte karreterogintzan ibili zan edo etxeko lanetan bakarrik.
-Bueno, nire aitte zan hargiñe, zan igeltserue, zan txarri-hiltzaillie, danetik eitten zittuen.
-Figuria orduan.
-Bai, danetik ein zittuen. Malaletxetxue be bazan baiñe danetik eitten zittuen, bai.
-Baiña berak etxien eingo eban ta.
-Etxien ta kanpuen be bai. Hargintzan be ibiltten zan ta etxien be bai. Gero eitten zittuen karoixek be eitten zittuen, karie be eukitten eben etxien. Ta etxien eukitten eben karie eta zera, hori, zeroi be etxien eitten eben.
-Letxaria?
-Letxerie be etxien eitten eben. Ta leku askotan ibiltten zan, zerien, zuriketan ta hola. Etxie zuriketan ta. Artistie zan hortan. Etxie oso ondo ifiñitte euken.

Egilea(k): Irati Bravo Bereinkua

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia