Lorentza Altuna Mondragon
Arrasate (Gipuzkoa) (1925)
Biografia
San Andres auzoko Estrada baserrian (gaur galduta) jaio zen 1924an. Aita Estradakoa bertakoa zuen eta ama auzo bereko Satorretxekoa (hau ere gaur egun galduta). Hamar anai-arreba ziren. Estradako etxea urak mugitu eta brintzatu ondoren, familiak alde egin zuen bertatik eta hutsik zegoen Elorriaga baserrira pasatu ziren. Bedoñako abade etxean hasi zen eskolan, gero Aretxabaletako Aozaratza auzoko eskolan ibili zen eta handik Arrasateko Merzedarien eskolara joan zen. 13 urterekin bukatu zituen eskolak. 18 urterekin Soraluzeko "Meltxiorren" tabernara joan zen lanera. Han hiru urte lanean egin eta gero, etxera bueltatu zen baserriko lanetara. 28 urterekin Otamendi baserrira ezkondu zen, Antonio Aranarekin, eta bost seme-alaba izan zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ARR-038 | 1997 | Dialektologia-EHU | Ana Arana | ||
ARR-068 | 2009 | Deba Eskualdeko Ahotsak - Arrasate. | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute