Arrasate (Gipuzkoa)

Eskolak euskaraz

Eskolak euskaraz <p>Bedo&ntilde;a auzoan bi eskola zeuden: umeek sakristau-etxean ikasten zuten, eta gero abade-etxera pasatzen ziren. Hemen ikasi zuen Lorentzak. Gero Aretxabaletako Aozaratza auzoko eskolara joan zen, eta handik Arrasateko mesedetako mojetara. Eskola gehienak euskaraz jaso zituen, mojetan izan ezik.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-068-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bedoña auzoan bi eskola zeuden: umeek sakristau-etxean ikasten zuten, eta gero abade-etxera pasatzen ziren. Hemen ikasi zuen Lorentzak. Gero Aretxabaletako Aozaratza auzoko eskolara joan zen, eta handik Arrasateko mesedetako mojetara. Eskola gehienak euskaraz jaso zituen, mojetan izan ezik.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta zerbiduten juan baiño lehenao eskolan be ibiliko ziñen?
-Bai. Hombre. San Andres, hemendik Bedoñara guk geunken. Baserrixe San Andreskoa, baiña Bedoñin geunken zeroi. Lehenengo ibili gintzen abadiaz.
-Izena?
-Don Fermin. De Arroiabe.
-Arroiabe. Fernández de Arroiabe.
-Don Fermin Fernández de Arroiabe, bai.
-Ta hori, eskola hori, abadetxien euen?
-Bai. Abadetxien euen. Eta beste bat euen sakristauenien. Lehenengo txikixek sakristauek ibiltten zittuen ta gero pasetan zittuen abadiana.
-Ta bi eskola euzen?
-Bai, bai. Eskola, eskola moruen, bai, bai, bai. Ta hantxe ibili gintzen gu. Ta gero ez dakit /eztakit/ nik.
-Zu zeu ibili ziñen, sakristauan?
-Ez. Ez naz akordetan sakristauen ibili nintzenik. Abadiaz bai.
-Eta zenbat urtekin edo hasi ziñen?
-Ba gaztie, gazteik. Zenbat urtekin? Gazte.
-Bost- sei edo?
-Bai holakon bat, bost-xei bat urte edo hola.
-Eta noiz arte egon ziñan hor?
-Ba gero, puxkat kaskondu gitzenien akordetan naz hemen ez dakit /eztakit/ zer pasau zan, faten gintzela Azatzara be bai.
-Azatzako eskola?
-Azatzan egon zan maixu bat ta ez naz akordetan zela euken ixena be. Holako zelebre samar bat zan bera ta ez dakit /eztakit/ zer ikisi eben han, dibujuk eitten-edo, ez dakit /eztakit/ zetan. Ez geben denpora asko ein e! Bazkaixaz faten giñen hara. Ta gero Merzedarixatan be ibili nintzen beste apur bat.
-Hori, Atxabaltzan edo Eskoitzan?
-Mondrauen. Merzedarixetan Mondrauen. Maixuaz Azatzan e! Atxabaltan. Ta gero Mondrauen Merzedarixetan. Baiña ni estudiante txarra izen naz e! Estudiante txarra. Hemendik sartu ta bestetik urten uste dot.
-Ze eskola klase jasoten zeuen? Pentsaitten dot doktriñie asko ikasiko zauela?
-Hombre, doktriñie bai. Lehenengo txikixe, gero haundixe, oraziñuek eta horreik ondo ikesi biher izeten zien-ta. Gañetikoik ez, baiña hori bai.
-Euskera edo erderaz jasoten zenduen?
-Euskeraz. Euskeraz.
-Eskola dana jasoten zauien euskeraz?
-Bai. Akordetan naz don Fermin difuntuek zela erakusten euskun: aberea “ganado”; hau “éste”; agertu “aparecer”; ta holako zerak erderara be puxkat, ez dakitzu? Baiñe bestela euskeraz doktriñie-ta euskeraz. Ta gero Merzedarixetan erderaz.
-Dana erderaz.
-Dana erderaz.
-Ta bazekitzuen […]?
-Gero erderaz.
-Hara fan ziñien orduko bazekitzuen ya erderaik?
-Bueno, zozer hartuko geben-edo, zeozer. Zelakuk izengo zien? Ez dakit. Baiña zeozer bai.

Egilea(k): Irati Bravo Bereinkua

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia