Arrasate (Gipuzkoa)

Satorretxe baserria nola galdu zen

Satorretxe baserria nola galdu zen <p>Amaren jaiotetxea, Satorretxe baserria, non zegoen eta noiz galdu zen azaltzen du. Etxea mugitu eta printzatu egin zenean, bota egin zuten. Bera gaztea zela, ekaitz handi baten ondorenean, etxeko atarian metro beteko kazkabar geruza ikusi zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-068-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Amaren jaiotetxea, Satorretxe baserria, non zegoen eta noiz galdu zen azaltzen du. Etxea mugitu eta printzatu egin zenean, bota egin zuten. Bera gaztea zela, ekaitz handi baten ondorenean, etxeko atarian metro beteko kazkabar geruza ikusi zuen.

Transkripzioa

-Satorretxekua?
-Satorretxekue, bai. Grazie eitten dotsu?
-Bai, hori, Satorretxia.
-Satorretxe bai, Satorretxekue. Satorretxea.
-Hori nun dao, Satorretxe?
-San Andres auzuen. Takolo bakitzu nun dauen, bide kurtzien? Ba handik hurrengo euen. Hor Fagor oin botata dau.
-A, euen?
-Fagor sortu zan lekuen-edo. Bai euen bai.
-A, oin izkutauta dau.
-Bai izkutaute dau bai.
-Fagor Elektronika dauen lekuen?
-Elektronika ez. Bestaldera, Atxabalta aldera. Bai.
-Hor, Lugor ez zan?
-Bueno, Lugor bai, Lugor, Lugor. Hor Lugor inguruen, bai.
-Satorretxeko Fagorren ipiñiko dot. Noiz galdu zan etxe hori?
-Ba, hori galdu zan, nik, hamazortzi urtekin fan nitzen Plazentzira zebiduten taberna batera. Ba harrazkero izen zan. Baiñe, hor liburu baten agerketan da erre ein zala ta erre ez zan /etzan/ ein. Zeatik euen kontraterrenuen euen baserri ederra zan. Kontraterrenuen dauken oseake terrenuek euken oso aldrebes, danak aldapan ta urriñetik. Eta etorten zan goittik behera ur asko etorten zan. Eta ein zan mobiru.
-Etxie mobiru?
-Bai eta brintzau ein zan. Eta ein biher izen euen, bota. Ein biher izen euen. Ta liburun baten etorri da erre ein zala baiña erre ez, ez zan /etzan/ ein. Bai, mobiru ein zan.
-Hori Oñatiko Ursulan be gertau zan. Hiru etxe mobiu ein zien holako ur haundi batzukin.
-Bai, mobidu ein zan.
-Eta harek be hustu ein biher izen zittuen.
-Bai mobidu ein zan. Ni akordetan naz, ni gaztie nintzela zela ein eben holaxe junixo baten keixak eta heldute zela, harrixe. Baiña ein eben harri asko. Ta goittik behera sartu zan harrixekin, eskapeien, holako metro ta piku geratu zan harrixe. Eta auzoko jentie ibili zan handik harrixe ataraten. Harrixe bai.
-Hori ze urtetan pasauteko kontuek?
-Ai, nik horixe urtiok, ez jakixat /etxakixat/ ume. Hori ni gaztie nintzela.

Egilea(k): Irati Bravo Bereinkua

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia