Usurbil (Gipuzkoa)

Arraina itsasotik etxeko mahaira iritsi artekoa

Arraina itsasotik etxeko mahaira iritsi artekoa <p>Lehen mahaian jarritakoa jan behar izaten zuten. Donostiatik hainbat arrain mota ekartzen zituzten, hemen inguruan harrapatutakoak. Arraina Donostian nola saltzen zen eta gero etxean nola prestatzen zuten azaltzen du.</p>
Tamaina:

Lehen mahaian jarritakoa jan behar izaten zuten. Donostiatik hainbat arrain mota ekartzen zituzten, hemen inguruan harrapatutakoak. Arraina Donostian nola saltzen zen eta gero etxean nola prestatzen zuten azaltzen du.

Transkripzioa

-Gure bazkaia askotan potajia ta hua ta. Ez zan izaten oain bezelako zeaikan. Nik hau ez det nahi ta hua nahi det eta hau ez det nahi ez zan, e! Ordun jarritakua...
-Haragia eukitzia bea ere ez zan gutxi izango.
-Hori da. Ta babarruna ta azak.
-Geo Donostitik ze ekartzen zenduen?
-Askotan arraiya. Antxua zanian, antxua zanian, "Baserri, antxua earra!" ta. Hurruna ze ekartzen gendun? Antxua bai, eta geo txitxarro koxkor hoitakuak'e bai, txitxarruak, txitxarruak. Sardiña ez, ez gendun zetzen. Ta bakaillaua ta hoi bai. Eta eltzeko haragiya Donostitikan. Merkenekua. Eltzeko haragiya.
.Donostitikan ekartzen zenuten arrai hori nun harrapatzen zuten, Donosti inguruan edo?
-Bai, bai, hemen bertan harrapatutakua, e. Bai, bai, hemen bertan harrapatutakua ordun, garai haitan. Eta geo han aitzen zian arrantzaliak: "Baserri, antxua earra badakat ba ta". Kale Okendoko ixkiñetan eta zeien eta, bai ba.
-Han bertan erosten zenuten.
-Bai, bai. Ta geo etxea. Eta etxean garbittu, xehe-xehe zea batian jartzen gendun eta bueno. Geo merindatzeko-ta askotan, bueno. Soroa ere merienda igual amak eta amonak eta eramaten ziguen, gu soruan lanian zeoze eta han eramaten ziguen goxo asko. Ta geo askotan antxoa txikia baldin bazan gaiñuntzian gaiñea arraultza botata jarrita, goxua.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia