Ordizia (Gipuzkoa)

Upabiko dolarean egiten zuten sagardoa

Upabiko dolarean egiten zuten sagardoa <p>Sagastiak sagardotegi ondoan zeuden eta dolarea etxean, sagardoa bertan egiten zuten. Ostegun Santu Egunean festa egiten zen eta hurrengo eguna bijilia izaten, bakailaoa jartzen zuten jateko. Sagardotegikoak izendatzen ditu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Sagastiak sagardotegi ondoan zeuden eta dolarea etxean, sagardoa bertan egiten zuten. Ostegun Santu Egunean festa egiten zen eta hurrengo eguna bijilia izaten, bakailaoa jartzen zuten jateko. Sagardotegikoak izendatzen ditu.

Transkripzioa

-Eta sagardoa han bertan egiten zuten?
-Bai. Kupelak eta sagastie zeuken, eta kupela zeuken, eta zeuken [...] tolarea zeuken, eta tolare hartan eitten zuen sagardoa ta pasatzen zuen kupela haunditaa.
-Sagar biltzen eta ordun ibiliko ziñen.
-Bai hoixe, [ardo?] eitten eta daneti, daneti, ataatzen zan guztie.
-Ze tenporada izaten zan, orain bezela sagardoa egiteko?
-Oain garai hau, oain garai hau. Aste Santurako hasten zan ia puri-purin. Ta guk ordun eitten genduna ba, han garai hartan eitten tzan Ostegun Santu Egunen jartzen tzuen txerri-hankak, tripakik, arkumea, tortilla pikatxakin, arkumen odolakin, hori Ostegun Santu Egunen. Eta Ostegun Santu Egune pasatzen zan garaien, nola hurrengo egune bijilie zan, zartagi guztik eta ibilli giñutzen ontzi guztik garbitzen danekin, lejiakin eta guzti garbitzen giñusten, zegatio hurrengo egunen nola zan bijilie, ez zan euki behar kutsuik, aurreneko eguneko kutsuik ez zan behar; dana garbie, dana garbie. Eta ordun kartatan jokatzen tzan, eztokan? [tokan] jokatzen zan, Ostiral Santu Egunen dana itxita egoten tzan. Ostegunen bai, ostegunen ia kartatan ibiltzen tzan jendea ta tokan eta gauza horitan bai, baiño Ostiral Santu Egunen aiketa larunbat atsaldeko hiruek arte dana itxita egoten tzan. Joku guztie.
-Jende asko juntatzen tzan hola jokua ta...?
-Bai, bai, asko, asko. Hurrengo egunen jartzen zan bakaillaue; bakaillaue eta antxoakin tortillak. Bijilie egune nola zan.
-Ze egoten ziñeten, jente asko lanen?
-Lanen ba bai. Egoten giñen etxekoandrea, bere koiñata, nere ama, eta gero etxen mutilzar bat zeuken, bi morroi, ta zerbitzen ba mutilzar hue ta ni ibiltzen giñen. Nola zan dana kazuela haunditan jarri ta mahien jarri.
-Mahira ateratzen zan?
-Mahira ataatzen zan, bai, ordun etzan platerik eta, han bertatik jaten tzan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia