Ordizia (Gipuzkoa)

Bost urterekin Upabi sagardotegira lanera

Bost urterekin Upabi sagardotegira lanera <p>Bost urterekin Upabi sagardotegira joan zen Laskaibar auzora. Sagardoa saltzen zuen bertan. Anekdota bat kontatzen du. Sagardo zalea zenak 15 txikito edateko ohitura izaten zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bost urterekin Upabi sagardotegira joan zen Laskaibar auzora. Sagardoa saltzen zuen bertan. Anekdota bat kontatzen du. Sagardo zalea zenak 15 txikito edateko ohitura izaten zuen.

Transkripzioa

-Lana nun egitten zendun?
-Ba baserritan, Upabin. Ni bost urte ein nittun garaien sagardotegi batera jun nitzen, Upabia.
-Nun zegon hori?
-Hori zeon, oaindik zutik dau, fabrika, bakizu fabrika, porterie, Laskabarren, haren paren baserri zar bat badau ba, hantxe. Hua zan sagardotegie, eta ni harutza lanea jun nitzen bost urtekin.
-Eta ze lan egiten zendun?
-Sagardoa partitu. Sagardoa partitu.
-Nora partitzen zendun?
-Partittu? Juten zan..., saldu.
-Bertan?
-Bertan. Baso txiki batzuk izaten zien eta hamabost zentimo balio zon basok. Eta ni txikie, umea nitzen, bost urte, pentsa, eta nei illea hartzeaatik gizonak, bakizu, kuadrilla bat bazan: "Oye chavala, cuanto son quince gordas y quince chiquitas?". Eta [honebeste] zentimo zan, quince gordas y quince chiquitas. Hamabost baso eaten zan. Sagardotegiko kontue da, zuk ez dezu jakingo baiño, kupelan eitten zan, edaten zuenen ronda, raia eitten zendun, raia eitten zan kupelan; oseake halako kuadrilla, halako kuadrilla, eitten zendun raia, eta bosgarrena eitten zanen, bosgarren basoa, txandea hartzen zuenen, bosgarrenai eitten zitzaion hola; gero seigarrena, hamar arte. Hamar arten hola. Eta gero hamabost arte. Eta hamabosta aillegatzen zan garaien esan behar zizun: "bueno, ya están los quince". Ia ez zuen gehio hartzen. Gutxigo askoz baiño sagardozalea zana(k) hamabost baso eaten zittun.
-Aa.
-Eta gero aillegatzen zien eta "quince gordas y quince chiquitas", eta ni ikasita neon eta "dos veinticinco" esaten nien. Nik ez nakillakon, banekin, orduako ikasita neon. Sukaldea juten nitzen eta hainbeste baso hartu dittue, zenbat diru da ta, ba horrenbeste, bueno badakit, eskatzen dueneako badakit.
-Bestela taberna zan?
-Sagardotegia, sagardoteie, kupela haundikin eta.
-Eta jaten eta ematen zan?
-Bai, asko, asko.
-Zu zerbitzen aritzen ziñan?
-Bai. Gero, pentsa zazu, bost urtekin hasi nitzen, hogeita zortzi urtekin ezkondu nitzen, eta egun bat bakarrik ez nun utzi etxe hartaa juteik. Gaiñantzen beste lan batzuk eitten nittun baiño segitzen nun ordubete eo bi ordu edo, beti, beti, beti. Han familikoa bezela beti ibiltzen nitzen.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia