Ordizia (Gipuzkoa)

Euskaraz eginez gero, zigorra

Euskaraz eginez gero, zigorra Erdaraz egiten zuten eta euskaraz hitzik entzunez gero erregelaz eskuan jo edo beste zenbait zigor izaten zituzten. Eskolaz kanpoko ikasketak hartzera Santa Anara joaten zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-023-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Erdaraz egiten zuten eta euskaraz hitzik entzunez gero erregelaz eskuan jo edo beste zenbait zigor izaten zituzten. Eskolaz kanpoko ikasketak hartzera Santa Anara joaten zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta monjatatik eskolaa alde haundia zegon?
-Igualtsu. Bai, Ez zeon diferentzirik.
-Han ere erderaz eskolan?
-Dana erderaz, bai, bai, ez zizuen uzten euskeraz eitten, e!
-Eta euskeraz egin ezkero kastigue?
-Bai, bai, beharko. Nik nola neuken ohittura haundie euskeraz eittekoa, eta Ataunen hiru hillabete pasauta nola ez non ba euskeraz eingo, han dana euskeraz eitten non.
-Ze kastigu izaten ziren ordun?
-Ba erregla, bakizu, eskuk hola jarri ta reglakin jo, o bestela bi plantxa, bi burnizko plantxa bezela o bi ladrillu jarri eskutan ta ordubeten hola euki, eta holako kastiguk izaten zien ordun. Oain bezela uste dezu, ala? Jarri belauniko, eskuk hola jarri ta jartzen zizuen bi plantxa, esan dizuan bezela, bi ladrillu. Umek giñen eta bi ladrillo hola ordubeten eukitzea hua haundie zan, e. Gaiñentzean jo, ni ez naiz akordatzen jo ninduenik sekula. Baiño kastigu hori bai.
-Ordun hamaikakin eskola utzi zendun eta partikularretara juten ziñen.
-Bai. Urtebeten holaxe, gehigo ez.
-Ordizin baita?
-Bai, bai. Ordizin. Santa Ana gaiñea. Oain nola daon, ordun zan Santa Ana, nola ospitalen ondoon aparkalekue ein duen, hortxe zan el colegio Santa Ana, eta harutza juten giñen partikularrak ematea. Egunez lana egin behar gendun umeek ba ez uzteatik ezer ezer be, harutza.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia