Donostia (Gipuzkoa)

Zutik jatea eta txotx garaia

Zutik jatea eta txotx garaia <p>Sagardoa nora saltzen zen lehen. Sagardoa probatzera joaten ziren erosleak. Zutik jatearen ohitura. Txotxeko gora-behera.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-081-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Sagardoa nora saltzen zen lehen. Sagardoa probatzera joaten ziren erosleak. Zutik jatearen ohitura. Txotxeko gora-behera.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Geo pues e, baita ere gertatu da, sagardua saltzen zan ordun oso leku berezitan, Donostin hiru-lau lekutan ta, alkarte eo soziedadetan beste batzuk eta, hortikan etortzen zian sagardua proatzea. Oain daon moda hau, oaingo golpe, "boom" hau, sortu zan hortik, gu ez giñan jun merkau horren billa, bea etorri zan gugana. Ordun, hoik etortzen zian eta, joño, "hi, hola ta hola izan gaitxik sagardua probatzen eta..." hortik dator zutik jatia ere. Zeatik txotxian basoka saltzen zan garaiyian, exeita zan ta txarruakin. Jartzen zan, upel bat hasi behar zala txotxian eta upel batetik eaten zan, jarri...
-Hua bukatu arte?
-Hua bukatu arte, eta jenealian ingurukuak baldin bazian jarri behar zuenak, erabakitzen zuen " bueno hi, nik holako fetxetan..." ta baita're itten zittuen elkartiei juntatu eta erabaki "aizak, hiria etorrixio ziok eta hik jar zak oain eta hik bukatzian nik jarriko dit /jarrikoit/, eta". Giro bat zeon, sagardogillien artian, eta bueno horrek ekarri zun sagardua enboteillatzea hasi zan garaiyian, sagardua enboteillatzen hasi zan garaiyian, alkarte hoikin lagunak etortzen. Eta, "joño, hauxe gauza politta" eta pixkaka-pixkaka-pixkaka ahoz aho eindako lan bat da, oaingo txotxeko gorabehera hau, hortik etorri da. Eta egiya esan bihar baldin ba, sagardogillia horrekin defenditu da e. Jendia etorri dan horrekin, zeatik botilla sagardua saltzen dan preziyuan...
-Ez du merezi?

Egilea(k): Eli Agirre

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia