Donostia (Gipuzkoa)

Esnetik sagardora

Esnetik sagardora <p>Barkaiztegiko bizimodua. Tratuarekin joaten ziren Donostiara. Berdura, esnea eta sagardoa. Lasai bizi zen jendea, baina lan gogorra, eskuz. Ukuilua noiz berritu zuten. Gurelesa sortu zen. Sagardogintza nola indartu zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-081-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Barkaiztegiko bizimodua. Tratuarekin joaten ziren Donostiara. Berdura, esnea eta sagardoa. Lasai bizi zen jendea, baina lan gogorra, eskuz. Ukuilua noiz berritu zuten. Gurelesa sortu zen. Sagardogintza nola indartu zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ordun egunero, Donostia berdurakin juten giñan, nere aurrekuak ere bai. Sagardua, gutxio-gehiyo eiten zan, ukuillua're bazan. "O sea", zan basarri, oso nahasketa asko zittuna: berdura, esnia... E, nola karrozeiya hemen lehen ikusi dittugun /ikusittun/ tresna hoik eitten zan lekun basarritarrak ere etortzen zian horrea. Horrea etortzen zanian, gutxienian ere, o tortilla bat jan o, botilla bat sagardo eanez, eta ordun, gaiñea oaingo aldian lasai bizi zan jendia ordun. Ordun, etorri ta eun bat lasai upel onduan eoteko ez ziyon inportik jendiai, oso lasai eoten zan.
-Orduan ez zan ordutegirik egongo?
-"Qué va, qué va". Ez zan...
-Sagadotegiyan eoteko...
-Beste, beste bizitzeko beste itxura bat zan. Lasaiyao, ez gaur bezelako korrikaik ez zeon.
-Baiña lana erruz ingo zenuten.
-Bai, izan zan, lan gogorra itten zan asko ordun. Pentsatu gaur makineiyakin ta asko kentzen dezu baiño ordun dena zan esaten dan bezela asto-lana, dena, dena esku-lana. Ta horrek asko lotzen zun, asko lotzen zun. Ordun, beti izan da e, hemengo inguruko jendia're beti sortzen zan.
Eta geo, pues pixkaka-pixkaka ni soldadu jun nintzan garaiyian ere, oain taberna dakagun lekun ukuillua zan. Eta, ordun goguan dakat, Don Ignacio Markuleta eo, betenaiyua Donostikuak, eta harek ukuillua hola ez zeola eukitzeik eta hobia zala atetzia ta ukuillu berri bat eittia ta, gu gaiñian bizi ta. Pues, sanidade aldetikan eta, bueno, pues, ordun egin gendun ukuillu berriya, oain. Ukuillu berriya in zan, e, telebisiyoik ez zaiye jarri ez zeolako, gaiñontzian, bentilaziyuak eta, nik ez dakit, atzeneko maillako ukuillua in zan. Behiyak'e kanpotik ekarri ta, bueno, in zittezken ukuilluik onena in zan. Baiño azken batian eitten ziñun numeruak eta, Donostin saltzen zun garaiyan bazeon defenditzia, e, berdurakin ta esniakin juten ziñan eta bi merkau itten ziñun ta ondo. Baiño geo, Gurelesa sortu zan garaiyian hari entregatzeko, ez zun merezi, ez zun merezi. Ta nola sagardua ein eitten zan, pues ordun pixkat gehixeo heltzen hasi giñan sagardo ittiai. Eta etorri zan sagardua, oso, oso galtzea eittetikan. Edari /erai/ merke bat, katalogatuta zeon edari /erai/ ona zala baiño, gauz merke bat, eta basarritarren edari /erai/ bat. Eta bueno, kosta in da, kosta in da baiño, nik uste pixkaka-pixkaka sagardua bere lekua eramaten saiyatu gea ta, hala, hala in da.

Egilea(k): Eli Agirre

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia