Antzuola (Gipuzkoa)

Arrosarioa eta udazkena

Arrosarioa eta udazkena <p>Arrosarioa errezatzea eguneroko eginbeharra izaten zuten. Ganbara, ukuilu, sukalde...edonon lanean zeudenak entzuteko modura, mutikoren batek denen erdian jarrita errezatzen zuen denek entzuteko modura. Udazkena izaten zen sasoirik lanpetu eta neketsuena. Neguan etxean egin ahal zuten, baina udaran arropak garbitzera Uzarragako harraskara joaten ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-079-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Arrosarioa errezatzea eguneroko eginbeharra izaten zuten. Ganbara, ukuilu, sukalde...edonon lanean zeudenak entzuteko modura, mutikoren batek denen erdian jarrita errezatzen zuen denek entzuteko modura. Udazkena izaten zen sasoirik lanpetu eta neketsuena. Neguan etxean egin ahal zuten, baina udaran arropak garbitzera Uzarragako harraskara joaten ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Hori obligaua, egunerokua.
-Eguneroko kontua zan?
-Bai, orduan hori obligaua izaten zan, errosarixo kontua be. Uda atzenian-ta, jo-ta akabauta lanian, bateko artua, garua, iria edo garua ekarri, harek pillau bihar ganbaran, beste batzuk behixak jatxi bihar illuntzian… Familixia baeuan, baiña batzuk ganbaran garo pillatzen, beste batzuk zaltaixan, etxekoandria sukaldian afarixa gertatzen ta beste mutikon bat-edo erdixan, danak entzun daixen erresarixua, zertzen, errosarixua errezatzen, danondako altu, danok zertzeko.
-A, mutikuak, amandriak ez?
-Bai, mutikua, mutikua ya koskondua. Eta gurian akordatzen naiz baten, osabak: “zer, hor ez dok moztu-edo baten bat in?”, “Eztakit ba!”. Hola, badakitzu, aspertuta mutikuak. Baiña zan ha obligaua.
-Letania batzuk saltau in zittuan orduan?
-Bai, bai. Gehittu ez, gutxittu beti. Baiña, bai, gauza normalak. Orduan udazkena-ta gogorra izaten zan, gogorra. Idixekin, burdixekin ekarri bihar garua batetik, sagarra, bestia, bestia... dana. Udatzenien e… Urte guztia, baiña udatzena…
-Eta etxekoandrak erropak garbiketara-eta errekara faten ziren edo?
-Ez, guk hemen errekarik... Esan dotena, Uzarragara. Uzarragan hor lehen [esan doten] eskolak eta elizia-eta dare.
-Labaderua dago?
-Labaderua, bai. Han itten eben. Oin, negu partian-ta hemen bertan, ura euen artien. Baiña pasatzen zan, ba, beti billurrez, ta azkenian gastau itten zan ura ta…
-Zuek puxetia edo lixibia edo itten zeuein?
-Bai, bai, bai, lixibia, bai Lixibia, bueno! hori... lixibia, biheko.
-Sutautsakin, ez?
-Bai.
-Jaboi merkiena.
-Bai. Errautsa ta…

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia