Aduna (Gipuzkoa)

Adunako festak abuztuan

Adunako festak abuztuan <p>Adunako festak abuztuko Ama Birjinaren inguruan izaten ziren. Gauean oilasko jatea egiten zuten. Egun horietako gastua mutilek ordaindu behar izaten zuten. Udaletxeak lehenengo bi egunetako gastuak ordaintzen zituen. Festak abuztuko Ama Birjinaren inguruan izaten ziren. Ttunttuna eta filarmonika ere izaten ziren. Soltean egiten zuten dantza. Apaizak baltsean ibiltzea debekatzen zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ADU-006-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Adunako festak abuztuko Ama Birjinaren inguruan izaten ziren. Gauean oilasko jatea egiten zuten. Egun horietako gastua mutilek ordaindu behar izaten zuten. Udaletxeak lehenengo bi egunetako gastuak ordaintzen zituen. Festak abuztuko Ama Birjinaren inguruan izaten ziren. Ttunttuna eta filarmonika ere izaten ziren. Soltean egiten zuten dantza. Apaizak baltsean ibiltzea debekatzen zuen.

Transkripzioa

- Ta gero, osea, hala bukatzen zan dantza-soka ta oillasko jokubana. Ta gabian, zea, oillasko jatia.
- Mutillak noski.
- Bai. Ta gero besten batzuk’e hola, tartea jatea eo jun nahi zuenak o igual izaten zan.
- Ondo pasako zenuen egun hartan.
- Ta gero, izaten zan, gaiñea, oillasko joku eguneko gastuba dena in bihar izaten zun mutillak. Ta hurrungo eguneko, beno, hurrungo jaiyeko zea’re, festa’re, mutillak soiñuba-ta pagatu bihar izaten zuen.
- Ordun oillasko...
- Aiuntamentubak iten zun aurreneko eguna, ta bigarrena, ta hirugarrena, ta gero jaiyeko repetiziyua mutillak iten zuen.
- Hoi nola izaten zan? tokatzen zan egunen, ze, ze, ze egunetan iten zan festa Adunan?
- Beti “quince de agosto” ta hoi tokatze zan egunian. Ta gero hiru egun segidan.
- Hamaseia ta...
- Osea, hamasei ta hamazazpi ta gero jaiya.
- “Domeka”-eo esaten zitzaion jai horri?
- Hemen “igandia” o “jaiya” esate... “domeka”ik guk ez genun esaten; “igandia” o bestela “jaiya”.
- Ta jai hartan ze iten zan ba?
- Osea, orkestina jartzen zan, o bestela... Beno, orkestina geroxego hasi zan; lehenbizigo izaten zan bertako soiñu jotzaille bat ona bazan, Rafael Bereziartua, oso ona, ta harek bakarrik jotzen zun filarmonika haundiya, ta festa harekin iten zan jaiyian. Ta bestetan, berriz, izaten zan ttunttuna, deskansoko garaiyian, ta gaiñuntzian gero filarmonika.
- Ta ordun suelton iten zenuen dantza o balsen ta’re bai?
- Ez, ez, ordun sueltuan dena. Baiño aspaldiko gauza esaten ai naiz! Konparazio batea, “cincuenta y cuatro”tik hasi ta... ta ordun zea izaten zan, dena sueltuan.
- Baltsen pekatua urdun’e.
- Bai, bai. Gaiñea, apaizak-eta ordun galazi iten zuela ta... Gaiñea, illundu arte izaten zan; illundu ezkeo ya beatzitan eo, ez dakit hamarretan bukatzen zan. Osea, illundu arte, gero bukatu iten zan festa. Ta ordun ez zan izaten gau festik eta ezerre. Baiño hasi´re garaiz, konparazio batea, bostak eo seitan eo hasita, eunez.
- Bezperak izaten zian ordun?
- Elizan?
- Bai.
- Bai.
- Bezperatatik atera ta korrika dantzaa?
- Bai, baiño bezpereta juten zan jendia, hola hamahiru bat urte arte o, handik atzea ez e. Gu’re, konparazio batea, hamahiru bat urte arte o juten giñen bezperetaa, baiño gero handik aurrea ez.
- Ordun festak atsalde guztin izaten zian.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia