Joxe Aburuza Etxeberria
Aduna (Gipuzkoa) (1936)
Biografia
Joxe Adunako Lardi auzoan jaio zen, Larditxiki baserrian. Ama bertakoa zuen, eta aita, berriz, Asteasukoa. Larditxiki, lurrez Aduna bada ere, distantzia bera dago baserritik Adunako plazara zein Andoaingo Sorabilla auzora. Adunarako bidea, aldiz, aldapatsuagoa da, eta Larditxikiko senideek joera handiagoa izan dute Sorabillarako, Adunarako baino. Izan ere, mezara bertara joan ohi ziren igandetan, hasiera batean Adunara joan izan baziren ere. Eskolara ere, Sorabillan hasi zen Joxe, Adunako maisuak ospe txarra zuela-eta. Ondoren, Andoaingo La Sallen ibili zen. Hamazazpi urterekin, Andoainen hasi zen lanen, Algodoneran. Gero arotz lanetan aritu zen Donostian bi urtez; eta, azkenik, Michelinen hasi zen lanean, Lasarten. Handik hartu zuen erretiroa.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ADU-006 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Miren Artetxe |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute