Getaria (Gipuzkoa)

Kale-baserriak txikiak eta terrenoak etxetik aparte

Kale-baserriak txikiak eta terrenoak etxetik aparte Kale-baserriak antzekoak izan ohi ziren: ikuilua, gela bat eta ganbara. Kale-baserrietako jendea ere itsasoan ibiltzen zen, baserri txikiak zituzten eta. Kale-baserriek terrenoak ez zituzten paraje egokian izaten eta sarri besteen terrenoak alkilatzen edo erabiltzen zituzten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-014-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Kale-baserriak antzekoak izan ohi ziren: ikuilua, gela bat eta ganbara. Kale-baserrietako jendea ere itsasoan ibiltzen zen, baserri txikiak zituzten eta. Kale-baserriek terrenoak ez zituzten paraje egokian izaten eta sarri besteen terrenoak alkilatzen edo erabiltzen zituzten.

Transkripzioa

- Eta gutxi-gorabehera danak antzekuak izango zian, ez? Okoillua…
- A, bai, e…
- Eta gero bizitza, eta…
- Bai, bai, bai, bai, bai…Ez, zergatikan okoillua zeukanai, bizitzeko tokidxa’re behar zun uaiñ baiño. Bestela, bajuaguak zian itxiak, e?
- A, bai?
- Hoiek zituzten, hoiek zituzten lehen esan deten bezalaxe, okoillua, habitaziyo bat eta ganbara.
- Ganbara.
- Ganbara. Geo esan dizut ba, guria’re, guriai’re in zioen beste piso bat eman erre ta geo. Baiña orduan, erre zan denboran, hark’e hori zun: okoillua, beak bizi zian tokidxa eta ganbara.
- Ordun, e, Getaia, nahiz eta arrantzalia izan…
- Bai, bai, bai, bai, bai, bai…
- … baserritarrak ere asko izango zian kalian bertan, ez?
- Bai, ta e… esan dizuten kale-basarri hoietatikan, kale-basarritik bertatik itsasuan’e ibilitakuak, e, geure aita ere bai, hamasei urtekiñ ibili emen zan hura’re itsasuan. Hemen, Higinio hau’re bai, itsasuan hori’re. Eta Nikasio Galdos hori’re bai. Derrior zeon, zergatik toki txikidxa zian. Bi behiei ze atea behar zendun, bi behi. Bi behiek urtian bi txahal iten zituela? Beno, bale. Endrerua gehio zun kale-basarriyak. Baiña harta jarrita zaben aurretik, e…
- Bai.
- … itxeako esnia izaten zala, ez dakit ze iten zala, ta badakit ze iten zala, ta dana…
- Eta lurrak’e bai, ez? Soruak eta, eta beti e…
- Bai, bai. Oan… hemen, e…, ez zian danak guria ta bezela terrenuak berenak zituenak ez zian, ez zian danak, ez. Beste batek zelaiak, toki txarreko zelaia dala ta, laboreik iteik ez eta “bueno, nik, nik garbituko didxat hori, nik garbituko…”. “Beno, garbituta eukitzen baek” errentik’e kobratu ez, beste batek errenta kobratuko zun… Higinio honek, hor, Iturritxiki deitzen zitzaion hortan zelai haundi bat, baiño aldapa bai. Ta, hemen olaskoagatar habek eta’re berdin, ta. Ez zian… Toki eroso gutxi zitun kale-basarridxak, oso toki eroso gutxi zun.
- Eta esan diazu, zuek’e nahiko urruti, ez?, zenutela, e, …
- Bai, bai. Esaten dizut, bat han, talaia deitzen zitzaion hartan. Eta hurrengokua, berriz, hurrengoko pusketa han, kanposanto, este, Kanpaia deitzen zitzaion hartan…
- Kanpaia, bai…
- Jeneral, jeneral, itxetikan aparte terrenua kale-basarriyak zitun, bai.
- Hemen bertan, Erregeta kalian atzian eta, bazan e…
- E… Hemen, e…
- baatzak, o…
- Egurbidek… A! Guk itxe atzian bagendun baatza, baatza deitzen, uaindikan hala deitzen diou, baatza deitzen diou, baatza txiki bat. Geo, goiko aldeko itxe hoiek’e ez zian orduan ta euzkiya’re sartu iten zan, ta iñ iten zan baatza. Uain ez. Uain itzala eoten da, ta ya lagata daukat neuk’e, loriak sartu ta ya, ta hola. Baiña, oain lehengo baatza txiki hoidxek eta behekuak, danak deseindu dia. Baatza txikiyak zian hemen, e?! Itxiai zeokion bezela, itxien tiradako terrenuak, batzuk ehun metro, bestiak berrehun metro, holako, holako zeak zituen.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia