Getaria (Gipuzkoa)

Kale-baserritik ezin bizi eta beste lanbideren bat behar

Kale-baserritik ezin bizi eta beste lanbideren bat behar Bi terreno hurbilen zituen etxea Egurbide zen. Besteek terrenoak kaletik aparte zituzten. Normalean bi behi inguru izaten zituzten kale-baserriek lekurik ez zuten gehiagorako eta. Baserritik ezin bizi eta beste lanbideren bat behar zuten aurrera egiteko.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bi terreno hurbilen zituen etxea Egurbide zen. Besteek terrenoak kaletik aparte zituzten. Normalean bi behi inguru izaten zituzten kale-baserriek lekurik ez zuten gehiagorako eta. Baserritik ezin bizi eta beste lanbideren bat behar zuten aurrera egiteko.

Transkripzioa

- Hemen, e, hurriena, bi terreno euki zituna Egurbide. Horrek zitun, hor kanposantoako bire horretan, oain itxiak inda dabe, ta geo mahastiya zeon behian, eta gaiko aldetik. Geo, soro, soo koxkor bat, hor [Putzeko] soua deitzen zioena, ta oandikan horrei Putzoaga deitzen zaio, han dao zean ta itxian “Kale Putzoaga”. Ta horrei, sorokote horrei, Putzoaga deitzen zitzaion. Beste gaiñuntzian danak, ba, terrenuak, e, bire pixkatea junda, bai. Kaletikan ertenda, ertenda.
- Ordun lana’re gehio.
- Bai, e, endrerua zun, kalian, kale-basarridxak endrerua zuan. Endrerua zuan, e, bat urrutira jun, urrutira o aparte ibili beharra, eta beste batzuk esan dizut… Bi behiei, gurian bi zian, akaso beste non eo non izango zian hiru, hiru. Gurian sutaidxa’re bazan eta […]tokidxa’re bai, eta ez zeon, geo behi askoentzat’e ez zeon tokiik ta. Gurian bi: bi behi, ta bi txahal ta asto bat, han okoilloko gorabehera hori zan. Ta haiei ez zeon ezer ateatzeik! Handik ez zeon familiya zeatzeik. Ama beti zan kontraidxua gurian, baita aita bizi zala’re, hemendik ez dao ezer, ta hemendik ez dao ezer…
- Eta itsasoa.
- Ta egidxa, ta. Aita itsasuan ibili ta geo zeatu zan, kale-basarrira geatu zan. Itsasuan ibili ta georo, zergatikan […] igeri, hamasei urtetikan, e, hogeta hamabira bitartian ibili zala itsasuan. Baiña berrogeta hamarrekin hil zan, ta ni jaio ta geo buelta horretan ta, ta ra, ya… Hemezortzi urte behintzat, hogeta hamabitik, berrogeta hamarrekin hil zan, ta hemezortzi urte hoidxek lehorrian in zitun zergatik zerbait hobexio’re bai, herrerua, entenditzen? Ta handikan’e zer zeon, ba? Handikan’e ez zeon ezer. Bi herremintak, han, zorroztu ta erdiyak paatu’re ez, bestiak…

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia