Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Durana kalea

Durana kalea <p>Durana kalean zeuden dendak... Pedro Lasagabaster, "Kukuena". Gaur egun Gurea taberna dagoen tokian (ikus mapan) bizargina zegoen, etaabarketagilea ere bazen: kalean bertan lan egiten zuen. Taberna; tela-denda... Sindikatu baten egoitza ere bazegoen kale hartan. Marrazketa linealeko klaseak ematen zituzten bertan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-018-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Durana kalean zeuden dendak... Pedro Lasagabaster, "Kukuena". Gaur egun Gurea taberna dagoen tokian (ikus mapan) bizargina zegoen, etaabarketagilea ere bazen: kalean bertan lan egiten zuen. Taberna; tela-denda... Sindikatu baten egoitza ere bazegoen kale hartan. Marrazketa linealeko klaseak ematen zituzten bertan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Esan dozu zu jaio ziñan kale hori ez dala asko aldatu. Akordatzen jatzu ze denda zeren?
-Gure azpixan euen, hor badago dendioi hainbeste saltzen dauena, hor euen denda bat, baiña zan dendia saltzen euena janarixak eta gauza asko, bastante gauza. Eta Kukuena, Kuku. Kukuena. Oin Kukuena Mondrauen dao, denda bat, Lasagabaster, ba haxe zan. Lasagabaster. Horren aittejaunak eukan hemen dendia. Pedro Lasagabaster, Kuku. Bai. Kukuena zan denda, e, bueno, herri guztirako dendia. Kukuenera erosten; oin faten da ba Eroskira, ba lehen Kukuenera.
-Danetik zeuan?
-Bai, bai, danetik.
-Eta beste dendarik bazeuan? Egoten zan baten bat alpargatak egiten?
-Bai. Gero abarketak eitten zittuen, barberixa bat euen, Gurea. Bada ba oiñ Bar Gurea?, ba hantxe euen barberixia. Eta harek eitten euen aparkatak.
-Denpora libria zeukanian?
-Bai, eitten euen kordelak, sokiak…, oiñ badau ba kalian arbola-illera bat, ba handik etxia dauen bittartian, han itten euen sokiak trentzau, aparkatan azpixa eitteko, zorua eitteko. Soka bat ifiñi eta tarraun, tarraun, holako makilla zera, bueltaka-bueltaka trenzau eiten zan, eta buelta-buelta…; aparkaterua.
-Orduan kalian bertan eitten zeban lana?
-Bai, bai.
-Eta zuek ikusi eitten zenduen?
-Bai, bai. Eta gero sokiori eitten zan zorua eitteko. Eta gero bestie eurak etxian, tabernan; oiñ taberna dauan lekuan.
-Eta bestela barberixia zan?
-Bai, barberixie. Eta gero euen han alde baten tabernia. Rokena, "de Roke", Roke Agirre. Tabernia. Eta honutza gatozela euen denda bat eta holako gauzak saltzen zittuena, bera ezkondu zan Oñatiko batekin eta Oñatira fan zien, gerra ostien Oñatira fan zien gero. Eta gero honutzao euen sindikato bat, sindikato obrero-ero.
-SOV edo?
-Euskaldunena zan.
-Sindicato de Obreros Vascos, gero ELA izango zana?
-Bai, bai. Gero ELA izen dana, hoixe.
-Eta zer zeuken, lokala?
-Bai. Eta horra gu mutikotan faten giñenien, emuten zittuen klasiak "de dibujo lineal".
-Bertan?
-Bai, euen delineante bat, hemen Lezama y Compañia, delineantia, eta harek emuten euen klasiak dibujo linealekuak. Illunkaran faten giñen eta han egoten giñen ordubete ero. Puxkat Geometria-ta; orduen guk hamar, zortzi-beratzi urte eukiko gittuen.
-Horrek zer zien. Klase partikularren moduan? Berari pagau ein bihar jakon?
-Ez, etzan…, sindikatuen, afiliauen semiei. Hortarako aitta sindikatuen egon bihe zan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia