Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Futbolerako zaletasun handia gazteen artean

Futbolerako zaletasun handia gazteen artean Zaletu asko herri batetik bestera futbol taldea animatzera. Tren espezialean joaten ziren batzuetan. Zaletasun handia zegoen. Neska ugari zegoen zaletuen artean.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-018-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Zaletu asko herri batetik bestera futbol taldea animatzera. Tren espezialean joaten ziren batzuetan. Zaletasun handia zegoen. Neska ugari zegoen zaletuen artean.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Jentia joaten zan inguruko herrixetara ta ekipua animatzera?
-Bai, bueno! Orduan trena be baeuan. Akordetan naz behin, fan giñan Bergarara; tren espeziala, gaiñera, Bergarara. Zan partidu bat, final bat edo ez dakit zer zan, Oñatin kontra edo, ez dakit, holakon bat zan, eta tren espeziala jarri euen, eta fan giñen trenien danok.
-Anbientia orduan?
-Bai, bai.
-Eta egoten zan herrixen artian pikerik? Oñatikuen kontra jokatu bihar dou, eta...
-Bueno, bueno… Orduan, ni ez naz faten oin fubolera, aspaldian ez naz, hogei urte honetan ni ez naz faten fubolera; baiña lehenao, lehenao faten zan jente asko, oin ez dakit zenbat faten dian, zelan ez nazen faten, baiña lehenao jente asko faten zan fubolera. Ta gaiñera, orduen ez auen, e, fubola zan espektakulo bat, gehixao espektakuloik ez auen. Klaro, telebisiñua bai, oin be ifintzen dozu eta…, baiña orduen ez auen telebisiñoik eta prozesiñoik eta; eta fubola zan, buenoo!
-Eta neskak joaten zien ikustera?
-Baitta. Hemen dago argazki bat… [...]
-Jente asko, e. Hau abadia-edo izango da?
-Abadia, bai. Arkarazoko…, ez, Arientzako abadia. Hemen beste abade bat.
-Jente asko.
-Beitu. Neure arreba bat.
-A bai, e? Kasualidadia.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia