Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Herriko eskola, Viteri fundazioko eskola

Herriko eskola, Viteri fundazioko eskola Eskola kontuak. Viteri fundazioko eskola. Arrasatearra zen bera, eta diru asko utzi zuen herri askotan eskolak egiteko, besteak beste. Mutilak eta neskak banatuta egoten ziren. Irakasleak zeintzuk izan ziren; klaseak erdaraz izaten ziren. Batzokiak eskola txiki bat antolatu zuen, eta astean bi edo hiru bider bertara joaten ziren kantak ikastera...

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eskola kontuak. Viteri fundazioko eskola. Arrasatearra zen bera, eta diru asko utzi zuen herri askotan eskolak egiteko, besteak beste. Mutilak eta neskak banatuta egoten ziren. Irakasleak zeintzuk izan ziren; klaseak erdaraz izaten ziren. Batzokiak eskola txiki bat antolatu zuen, eta astean bi edo hiru bider bertara joaten ziren kantak ikastera...

Transkripzioa

-Eskolara nora joan ziñen?
-Honaxe.
-Zenbat urtekin hasten zan eskolara joaten?
-Bost urtekin ero.
-Honek zer zien, herriko eskolak.
-Herrikuek, bai. Honek zien "de la Fundación Viteri".
-Badakizu zein zanViteri hori?
-Viteri, mondrauetarren bat.
-Honek diru asko zeukan, ezta?
-Bai, bai. Honek eukan eindda, ni akordetan nazenak, Mondrauen be bai, eskolak Mondrauen, Aretxabaletan, Irunen be bai, Donostian be uste dot baietz; ha izan zan, nunbaitten agertuko da hori, inportantia.
-Herrixan alde?
-Bai, bai. Ein zittuen oso obra haundixak. Hemen enziklopedian agertuko da hori, gura bozu ekarrikotsut.
-Keba, lasai. Orduan herriko eskolan, mutillak alde batetik, neska bestetik, ala danak batera ibiltzen zinaten?
-Ez. Aparte. Eozen bost klase-ero. Bat, bi, hiru, lau, bost. Bost klase-ero baeuzen; eta aparte eoten zien, neska-mutillak aparte.
-Eta zuri akortzen jatzu zure maistrua edo profesoria zein izan zan?
-Bai. Lelengo doña Pilar Usandizaga zan, sekretarixuan alabia zan, sekretarixua, aiuntamentuko sekretarixuan alabia. Gero, Don Santiago Ondarra, urte askuan izandakua maixo. Eta gero Don Benito.
-Eta zelakuak zian? Asko ikasi zenduen?
-Bai, ona, e. Puxkat autoritariua zan Don Santiago Ondarra. Puxkat seixuaua, eta holako, e… Baiña Don Benito akordetan naz, hori eztakit nundik etorri zan, kanpokuak zian, Zaragoza aldekuak ero Logroño aldekuak, kanpokuak zien; bera, emaztia be maistria zan, bixak euzen kolokauta, bai. Eta harekin, nik uste dot denpora gehixen haretxekin ein neuela, don Benitokin. Don Benito Alonso; gaiñera oso ona zan maistrue. Eta ez auen, lau gauza bakarrik erakusten auen: Aritmetika, Geometria, Geografia eta Gramatika.
-Ez gitxi. Ondo ikasi ezkero emoten zebana.
-Lau gauza. Eta nik betik urten arte haretxekin egon nitzen.
-Esan dozu bat kanpotarra zala, baiña sekretarixuan alabia haura euskalduna izango zan.
-Bai.
-Harekin euskeraz emuten ziñuen?
-Ez, dana erderaz eitten zan. Euskeraz gero hemen batzokixak eiñ euen, ikastolatxo bat jarri euen; baiña aparte, hemendik juaten giñen astian bi bider ero hiru bider faten giñen han ikastolara. Ikastola txiki bat zan, kantuan-eta itten giñuen.
-Umia ziñanian, baiña?
-Bai, bai.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia