Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Eskola kontuak

Eskola kontuak Eskola kontuak. Zer ikasten zuten; ordutegia. Larunbatetan ere klaseak izaten zituzten, baina ostegun arratsaldetan jai izaten zuten. Jolas-ordua.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-018-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eskola kontuak. Zer ikasten zuten; ordutegia. Larunbatetan ere klaseak izaten zituzten, baina ostegun arratsaldetan jai izaten zuten. Jolas-ordua.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Esaten dozu klasiak eta erderaz izaten ziela. Baiña danetik ikasten zenduen: Geografia…
-Bai, gauza laurok, e: Aritmetika, Geometria, Geografia ta Gramatika.
-Eta esan dozu bat bai zala nahiko autoritarixua edo? Zigorrak eta kastiguak eukitzen zenduezen?
-Nik ez neban euki behin bez.
-Zintzua izango ziñan zu.
-Bueno, gero harrezkero egon dira beste holako astokillo batzuk.
-Orduan zuriak nahiko…
-Bai, ba, bai.
-Klasiak eta ze izaten zien goixez, atsaldez?
-Goizian beratziretatik hamabitara. Eta gero, ez dakit ze ordu… ordu bi terdietatik, hiruretatik lau terdietara-edo.
-Eta zapatuan klasiak eukitzen zenduezen?
-Bai. Eguenien atsaldian ez. Eguen atsaldia jai. Gero zapatuen eskolara. Eguen atsaldie izeten zan, bueno!
-Eta hor egongo zan jolas-ordu bat edo ez? Jolasteko denboratxo bat.
-Bai. Beratziretan eitten geuen, beatzik eta hamarrak arte ordubeteko klase bat; eta gero ordu erdi, zera, "recreo"; eta gero hamabixak arte ba…
-Rekreuan be orduan be ez ziñazen juntatzen neskekin?
-Ez, ez, ez. Ordu hortan, e, neskak euren jokuak eitten euen, sokaz saltoka edo gure dana ez dakit; eta guk fubolien-edo, pelotan-edo. Ez giñan, neskatillakin ez giñan juntatzen, ezta bueno. Ez dakit. Gaiñera, ez dakit, normala uste dot zala.
-Herri guztietan halan izan zan, itxuria.
-Bai.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia