Eskoriatza (Gipuzkoa)

Eskola kontuak

Eskola kontuak Eskolara mojetara, Mertzedarietara, joan zen sei urte arte. Gero maisuarekin ibili ziren, don Ismaelekin, 60 umetik gora elkarrekin egoten ziren. Eskolak zelan antolatzen zituzten azaltzen du. Gerraostean mojak ezkutatu egin ziren. Maisua errepublikazalea zen eta Donostiara joan zen errepublika irten zenean.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-051-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eskolara mojetara, Mertzedarietara, joan zen sei urte arte. Gero maisuarekin ibili ziren, don Ismaelekin, 60 umetik gora elkarrekin egoten ziren. Eskolak zelan antolatzen zituzten azaltzen du. Gerraostean mojak ezkutatu egin ziren. Maisua errepublikazalea zen eta Donostiara joan zen errepublika irten zenean.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Galartza etxiori Eskoriatzan kalian dago ala auzounan baten?
-Ez, kale partia hartzen dau.
-Eta han eskolara nun fan ziñen zu?
-Eskolara? Ba lelengo monjakin-da hantxe eskola apur bat ikasi geuen xei urte artien eta gero maistruaz, eta maistruak ba mutiko larregi euken eskolie erakusten da, hirurogeta lau edo hiru ero eztakit zenbat gitzen han da.
-Danak alkarrekin?
-Alkarrekin, klaro. Korruok ifintten zittuen han gehitxuao dakixenekin da haik izeten zittuen maistruek eta gero berak pasilluen aldamenetara ba zer onak euken, eta han pasilluetan berak espliketan zittuen gauzok eta guk hartu ein bihar izeten gittuen edo eskribidu edo berak esaten zittuen gauzok.
-Zein zan maistruoi?
-Don Ismael.
-A, zu orduan Hermano Luisekin etza ibilli?
-Ez, ez.
-Monjakin Merzedarixetan ibilli ziñan?
-Bai, orduen monjak hor ezen da. Gerraostien ezkutau zien.
-Zu orduan hogeta batekua zara. Zu gerra aurrian eskolan ibilitakua.
-Bai, maistruakin genbitzen, republikanua ero zan bera da republikiek trinfau euen egun-egunetik republikiek triunfau dauela ta jarei(n) oskun eskolatik; bai, eskolatik jarei(n) oskun. Bera republikanua zan da. Entzutia dauket, eztakit holan dan edo, bera Donostiara fan zan hemendik eta Donostian txarto; klaro, honek regimen honek honek gorri antzerakue ta zerok txarto hartzen zittuen.
-Hau zan Don Ismael?
-Bai.
-Eta republikanua bera orduan.
-Ba bere ideia hori baeukan itxuria ta. Bai.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia