Eskoriatza (Gipuzkoa)

Lehen automobilak

Lehen automobilak Inguruan agertu zen lehen automobila Eskoriatzako mutil batena zen, Arantzazurako autobus zerbitzua betetzen zuena. Poliziak Gasteiztik motorrez etortzen ziren Arrasateraino. Horrekin lotutako istripu baten kontakizuna kontatzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-051-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Inguruan agertu zen lehen automobila Eskoriatzako mutil batena zen, Arantzazurako autobus zerbitzua betetzen zuena. Poliziak Gasteiztik motorrez etortzen ziren Arrasateraino. Horrekin lotutako istripu baten kontakizuna kontatzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Orduen zer euen ba, ez euen automoillik, e. Lehenengoko automoillek, agertu zienak, haxe Oñetiko, Eskoritzako semie zan Arantzazura ta bueltaka ta ibiltten zienak, automoilloi ibiltzen zanoi. Beste automoillik ez euan orduen. Orduen honek poliziok, motorrien ibiltten dienok etorten zien Bittorixatik Eskoritzara edo Mondraueraiño etorten zien. Ta belozidadie be formala ekarten euen, belozidadien bixkor etorten zien. Ta lehenengo (...) rotundue ein ddauen leku-lekuen, han auen zubixa, ta zubixa auen goittik behera zuzen eta gero hola derrepentien, e, eta gero aurrera holan, eta han ze bat euken. Eta lehenengokua raaaa! etorri zan ta hartu euen rraaaa!, fan zan. Eta bigarrena atzetik berrogeta hamar metrora-edo baetorren eta hak hankiaz zapaltzen dauen martxie emuteko, zutik egoteko (pieza), haregaz ezkiñatxoko harrixei ikutu utsen, eta ikutu utsenien han jausi zan txatxilipurdika, enda fan nitzan, lehenengo neu, ta hantxe eta konozimendu barik eta erlojue eskuturrien han euken ta erlojuoi martxan ondo eta bera konozimendu barik, geldi. Enda baten bat etorriko ete dan, baten bat etorriko ete dan, baten bat etorriko ete dan, eta iño be etzan agerketan, eta beste emakume bat edo agertu jaten, orduan Apotzatik betozen errekaun batzuk egiñien ta haraxe, ta bixok begira hari, ta gu bixok hari ezebe ezin iñ eta hantxe egon gitzen begira. Ta halako baten kamioi txikitxo bat lastuaz hor dator goittik behera; geldittu gauen eta han gauken lurrien eta txoferroi be jatxi jakun ta Mondraueraiño erueteko. Holan ebatu ta hasi gitzen. Eta orduantxe behetik gora lagunoi etorren, etorri jakun. Eta beraz gero fan zien Mondrauera edo ez dakit nora. Baiña, Bitorixatik jasten zien bi motorista egun danetan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia