Usurbil (Gipuzkoa)

Baratzeko lanak eta maiatzeko elurra

Baratzeko lanak eta maiatzeko elurra Etxean baserritik bizi ziren. Gerra garaiko buelta horretan, behin, maiatzaren batean, elurra egin zuen eta garia alferrik galdu zen; gosea pasa zuten orduan. Pagotxa ere lantzen zuten etxean.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-029-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Etxean baserritik bizi ziren. Gerra garaiko buelta horretan, behin, maiatzaren batean, elurra egin zuen eta garia alferrik galdu zen; gosea pasa zuten orduan. Pagotxa ere lantzen zuten etxean.

Transkripzioa

-Orduan baserritik bizi ziren gurasuak.
-Bai. Gu're bai, e.
-Ze zenuten, ganadua edo?
-Guk ba itten gendun artua. Garia're gerra-denboan ezautu nun; nik gerra-denboan gariya, ta maietzeko aurreneko egunian, gerra denpora zan hoi, gerra hortxe zan, pasia ez pasia... In zun elurra. Ta gariya, "Txikia banintzan, haundiya banintzan, maietzian burutu nitzan". Ta maiatzen aurrenian burutuba zeon eta elurra in zunian karga hartu zun burubak ta klak!, hausi in zien danak. Ta geo behiei eman bihar eta guk gosia pasa bihar.
-Elurra in zun ordun?
-Maiatzen aurreneko egunian. Ez dakit ze urte zan, baiño hoi hala da. Ta gari hoi hausi zun buruba hola, izorrai! buruik gabe ez zeikan ezer eitteik, eta behiyei moztuta ekarri genien. Jateko berdetan.
-Beste janaririk ba al zenuten?
-Beti izaten zan. Pagotxa. Oain ez da itten, pagotxa ere bai, dotore askuak mototxa gorri-gorriyakin. Itaiakin hola, ttak!, zain bat izaten du pagotxak. Hola, tak! Handik zazpi edo zortzi bat hola. Dak! moztu hola ta mordoxka. Gerrik makurtuta, e.
-Soruan zuek ibiltzen zinaten lanian?
-Bai.
-Zenbat urtekin hasi ziñan zu?
-Esan dizut ba, hamaika urtekin Donostia, gero baserrin lanian.
-Lehenago txikitan laguntzen zenuen edo?
-Lagundu, estorbua're bai makiña bat bider. Hoixe. "Alde in zak hemendik" eta, bueno. Lana aindu ta ez in nahi ta. Baakizu.
-

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia