Usurbil (Gipuzkoa)

Gurasoen jarrera lehen eta orain

Gurasoen jarrera lehen eta orain Behin bihurrikeria bat egiteagatik aitak eman zion masailekoa gogoan du. Aitari errespetu handia zitzaion, ama bigunagoa zen. Gurasoek jarrera bateratua zeukaten seme-alaben aurrean.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-029-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Behin bihurrikeria bat egiteagatik aitak eman zion masailekoa gogoan du. Aitari errespetu handia zitzaion, ama bigunagoa zen. Gurasoek jarrera bateratua zeukaten seme-alaben aurrean.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Lehenago nola zan?
-Leheno? Ba nik esango dizut. Oaindik hartu detan masaillekoik haundina attak eman zidan nei. Leheno suzarra zan hor, suzarra, eta horrea ekartzen zan egur handi bat, sagar ipurdiya edo holakua. Hua jartzen zan hola ta atzetik sua itten zan. Ta neguan hor egoten giñan exerita bueltan hola familiya. Atta altxa zan sillatik egurrak atzian sartzera. Ta anai zaharrenak esan zian "silla kenduiok, kenduiok silla". Ta atta koxkan gaiñian zeon ta punpa! atzian eta. Ta altxa zan ta jo alderdi batian eta beste aldera ez dakit noa jun nitzan ni. Bakizu. Mekauen, akabo. Errespetua hua zan, e, hua zan errespetua. Gero akabo. Hola, e!
-Zein zan aita errespetua sartzen zuna?
-Bai. Atta. Javier zan.
-Baiña amak ere errespetua...
-Amak hortaiño ez. Ama zeaua zan, biguñaua. Baiño behiñ'e, amak esaten bazun attak ez zun ama zeatuko, kontra eingo. Lagundu. Umian kontra ikusirikan arrazoi pixkat semiak, baiño egundaiño ez familin gurasuak bata bestiakin kontra. Ixildu edo lagundu. Entenditzen dezu? Hoi da in bihar dana. Ez attak [atoz honea], amak [atoz honea], bestiak kasoik ez. Kasoik ez, gaizki esan det, amak mimatu, ta attak egurra eman badio amak mimatu, jo kastigatzeko, amak "toz-toz gixajuoi". Ta aldrebes'e bai. Hoi ez, biyak bat in bihar due. Biyak bat. Entenditzen dezu? Nere iritzirako.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia