Justuriak etxea erre zien
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOP-002-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Hainbatetan suntsitu da bere baserria. Behin urakan batek bota zuen eta beste behin, justuri batek (tximista) baserria erre eta soinekoan zutenagaz baino ez ziren gelditu. Momentu hura zelan bizi izan zuten azaltzen dute. Hamar bat minututan suntsitu zuen dena.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2012(e)ko urtarrilaren 27a
- Iraupena: 0:02:28
- Erref: SOP-002/008
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Gertaera izugarriak eta ezbeharrak
Transkripzioa
-Bitori: guk duztirik euki du. Urakanak bota ieun behin etze, beste behin erre ein askun… eta horretarako eukitteko eta bere ba, bueno, hori aitak eitten ieun zera.
-Ana Mari: Etze erre ein askun baia… duzti. Dana. Soiñeko euki gendune… soiñen euki gendune haxe lotu jakun.
-Bene: Derrepenten dana. Justuri betek.
-Bitori: Justuri batek. Konpleto!
-Elkarrizketatzailea: A bai?
-Bitori: Bai. Jeusi eta baia konpleton. Momentun garra, dana, etze duzti erre zan.
-Ana Mari: Dana. Urteroko kosetxa ya… arkatan egon ziren garik eta gauzak.
-Bitori: Bai. Gari eta indaba…
-Bene: Patate, eta patate kamaran. Arto hondiño ez.
-Bitori: Arto hondiño ez, setienbre zan ta.
-Ana Mari: Batatxuez edo euki… soiñen euki genduneaz hareaz lotu giñen ze irailla zan eta ordun ba… ordu ba hareaz lotu giñen…
-Elkarrizketatzailea: Ta justuri batek dana e?
-Bene: Justuri betek. Bat-baten dana…
-Bitori: Baia siñistu erein ez eitteko. Aita egon zan hor beheko solon.
-Bene: Nabo, nabo hazi botaten arto solon.
-Bitori: Nabo hazi botaten. Ze negureko jateko […] karo, illune eta ikusten zan euri eingo deuela, klaro ba… ekaitza etorren eta zeren. Eta botaten, nahiz ta domeka arratsalde ixen, ze ostantzen domekan ez ziren eitten horrek beharrak. Baia euri etorrela ikusten […], ba nabo hazik botaten. Eta ama, hor neska batzuri, familikoren bat edo hil jaken eta auzokok, eta beti zer handi euki dune, eta haren etzera jonta eta hantxe zazpi hillebeteko pandiez eta gure ama harexekaz […]. Justuri jeusi eta aita horko beheko solotik, ama eta harek beste neskak handik, eta beste baserrittako eta jente nahie etor zan, aita sartu ein zan ta etzeko dokumentaziño ta diru apur bet hartu edo eta […], ta barriro sartu gure ixen zanen etzera, auzoko gixonek ez otsen itxi: “Ez Jesus, ze zeure ganera dator eta”. Osea, ya dana zan su. Dana. Haurixe denpore, ba hamar miñetu ingeru, ya ezin zan sartu.
-Ana Mari: Eta hau… honek, hau eta txikerrak…
-Bitori: Ni hamen aten ondon negoan, eta beste ahitza ni baiño txikerrau eta auzokoan neske olgetan. Ta hau ta jeusi nintzen ta bertan lotuko nintzen suen azpin, beste neske zan ni baiño handitxuau eta harek oratu eta dandarrez gortako atetik kanpora… ze hemen dana ya zan su eta gortako atetik kanpora hara etze albora atara nindun. Justurik paralizata itxi nindun.
-Bene: Etze duzti batera.
Egilea(k): Ainhoa Etxazarra
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!