Bene Markaida Barrenetxea
Sopela (Bizkaia) (1935)
Biografia
1935. urtean sortu zen "Sagondo" deitzen dioten auzoan, Zalduondogoikoan. Petra Benedicta izena izan arren, denek ezagutzen duten "Bene" legez. Aita bertakoa zuen eta ama Elantxonbekoa. 5 ahizpatatik hirugarrena izan zen. Herriko eskolan eta Areetako kolegioan ibili zen umetan, batxilergoa egin arte. 43 urtegaz euskaraz alfabetatu eta 44 urterekin magisteritza ikasketei ekin zien. Erretiratu artean lanbide horretan aritu zen. Baserriko edozein alaba legez, txiki-txikitatik hasi zen bertako zereginetan. Gerran, aita frontean izan zuten, preso hartu zuten arte. Bere ahizpa Bitoria eta Ana Marigaz batera eman digu beraien etxeko kontu eta bizipenen berri. Tartean, gure herriko ondare diren hainbat kantu zahar abestu dizkigute. Bene bere ahizpen artean agertzen da argazkian.
Zintak
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute