Sopela (Bizkaia)

Baserrian beti dago zer egin

Baserrian beti dago zer egin <p>Baserritarrentzat sarritan beharrak asmatu ere egiten zirela dio Benek: txoria usatzea, harriak batzea...</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOP-002-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Baserritarrentzat sarritan beharrak asmatu ere egiten zirela dio Benek: txoria usatzea, harriak batzea...

Transkripzioa

-Bene: Nik ba… holau gauzatxuk, gitxi… ume gitxik ein ixen duz /ixenguz/, baia baserrittarrak bai. Eta nik uste dot, beharrak asma bere eitten zirela guretzat, ze… esate baterako, gari-solo, gari-solok ereitten ziren ordun, eta ganera, gari ingerun gero ta gitxiau ereikeran, ordun txorik gero ta gehiau ba… gari solora etorten ziren. Eta piper latatxu beten barrun, harri-txigorrak imiñi eta txa-txa-txa-txa hareri erain eta solori buelte emon txorik uxetuteko, esate baterako. Beste behar bat ixeten zan “harri-patxe”. “Harri-patxe”. Aitak ereitten baeun ba… alfafe edo berduraren bat, sekule-bedarra edo… berde, eraitten ieun. Eta gero ha kodaiñeaz ebaitteko ba… harritxuk, harri txikitxuk ba ya enbarazu eitten ieun. Ta milloiak egoten ziren solotan, labra ta ostean harri-txigorrak urteten ieun. Ordun, ba dozenak eta dozenak eta dozenak, baldakadak batzen genduzan solon eta, ’harrik biderako dire onak’, esaten ioskun aitak eta. Ba ordun ba biden, estartzak ordun ta…
-Bitori: Arratsalde baten,ba, saiatxu bet edo baldekada bat imintte eukitten gendun, eta ha batu eta bidera.
-Bene: Harri batu. Hori bere beharra zan.

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia