Aretxabaleta (Gipuzkoa)

88 urteko gizona

88 urteko gizona Antonio Zubizarreta Berraondo Aretxabaletako Isurieta auzoko Olabe baserrian jaio zen, duela 88 urte, 1921eko apirilaren 18an. Entzumena apur bat gogortuta duela eta medikura joan zen, ezko-tapoiak izango zituelakoan. Ez zirela tapoiak, zahartzaroa baino, esan zion medikuak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-031-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Antonio Zubizarreta Berraondo Aretxabaletako Isurieta auzoko Olabe baserrian jaio zen, duela 88 urte, 1921eko apirilaren 18an. Entzumena apur bat gogortuta duela eta medikura joan zen, ezko-tapoiak izango zituelakoan. Ez zirela tapoiak, zahartzaroa baino, esan zion medikuak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Antonio Zubizarreta Berraondo Mujika Garai. Hemen gaoz aspaldixan, larogeta zortzi urte indda, eta hiltteko gogo gutxi. Eta hemen be aidamen haundirik ez, belaunak astunak eta hazurrak astunaguak; badakitzu hori zela dan?
- Baiña itxuria ez dakotzu bapebe txarra.
- Txarra, txarra… guk berez hil bihar dogu. Pertsoniak horixe dako txarra, sikiera ganaua aprobetxau itten da, eta gu lurpera.
- Nun jaixo ziñan, Antonio?
- Ni Atxabaltan, baserritxua, Atxabaltatik bi kilometrora, Isurieta.
-Zela da baserrixen izena?
- Isurieta, “barrio” Isurieta.
- A, auzua. Etxia?
- Etxia Olabe, “caserio” Olabe.
- Eta ze egunetan jaixo ziñan?
- Ni “dieziocho de abril de mil novezientos veinti uno”.
- Urtiak bete barri (di)ttozu orduen. Zuk igual ezagutuko dozu Gregori, han Urezaundin bizi dana. Urezaundira ezkonduta.
- Gregori?
- Gregori Bengoa.
- Hori Azatzagakua, ezta?
- Ez, Eskoriatzakua, e? Hori bizi da Urezaundi baserrixan; Mazmela da izatez, eta harek bete zittun fan zan hogeta lauan, fan zan ebaikutzian bete zittun larogeta hemezortzi.
- Ha be ez dau asko hobeto.
- Entzuteko eukan problemak, baiña burua argi.
- Hori aldian daukat neuk be, honek beronek gura dauenian entzuten dau.
- Hori ona da.
- (Loba): Komeni danian, horrek komeni danian entzuten dotsu.
- Hau astunduta dauket apur bat, aspalditxuan behintzet. Fan nintzuan medikuana eta zaharzarua neukala. Tapoiak neukelako fan nitzan medikuana eta tapoirik ez daukala, zaharzarua daukala. […] edarrak.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia