Aretxabaleta (Gipuzkoa)

34 urtera arte Olabe baserrian

34 urtera arte Olabe baserrian <p>Sei anai-arrebatatik bera bakarrik bizi da. Anaia zaharrena, Seberiano, gerran hil zuten. 34 urte zituenean, Antonio Untzillako Palacio baserrira ezkondu zen. Ordura arte Olaben bizi izan zen. Harrobian edota eraikuntzako peoi lanetan jardunaz bat, baserriko eginbeharrei ere eusten zien.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-031-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Sei anai-arrebatatik bera bakarrik bizi da. Anaia zaharrena, Seberiano, gerran hil zuten. 34 urte zituenean, Antonio Untzillako Palacio baserrira ezkondu zen. Ordura arte Olaben bizi izan zen. Harrobian edota eraikuntzako peoi lanetan jardunaz bat, baserriko eginbeharrei ere eusten zien.

Transkripzioa

- (Loba): zenbat anai-arreba izan ziñaten, tio?
- Anai-arrebak, bost anai eta arrebia. Arrebia oiñ hil dok eta anai bat gerran galdu nixuan, anairik zaharrena Severiano Zubizarreta, ta Pedro be hil zuan, Ramon be bai ta hor senittartian neu na bakarrik.
- Eta zu zer ziñan, gaztiena?
- Ez, gaztiena beste bat, hil jatena.
- Zu bigarrena ziñan?
- Bai, nere odoleko bat be ez da bizi oiñ, “último tio”.
- (Loba): bai, igez hil jakon anai gaztiena.
- Eta nola etorri ziñan ba, Untzillara?
- Txikitxo batek ez nindduan ba dominau hona etorteko?
- Puxka baterako dominau zindduan.
- Etorri in bihar, ze ingo neben ba? Han be majaderokixak batzuk itten gittuan ta… hemen be bai, asko fixau ezkero.
- Etxe honek zela dako izena?
- “Caserío Palazio”.
- Eta hona zenbat urtekin etorri ziñan zu hona?
- Ni hogeta hamalau urteaz, berrogeta hamabi urte ingo (di)ttut nik hemen.
- Ezkondu hona in ziñan, edo aurretik ezkonduta zeontzen?
- Ez, ezkontzaz hona etorri nitzan, “veinti dos de abril”-edo izan bihar euen.
- Eta zer da, zure andria da hemengua?
- Bai. Hemen da, puntuan etorriko da, ez dakit ba nik zer… sekula, gutxittan faten da ogera hola ta…
- Eta han Olaben, orduan Olaben egon ziñan hogeta hamalau urte arte?
- Bai. Parte itten nauen kanteran be bai, honen aittagaz, anaiaz; gero obretan be bai, pioi, etxiak in, ganau askak, eta nunbaitten aberixa bat badau, arreglau hareik be; eta gero parte ba etxien.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia