Sopela (Bizkaia)

Garraztak

Garraztak <p>Garraztak egiten zituzten aitagaz. Zertzuk diren azaltzen du Benek. Dena aprobetxatzen zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOP-002-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Garraztak egiten zituzten aitagaz. Zertzuk diren azaltzen du Benek. Dena aprobetxatzen zuten.

Transkripzioa

-Bene: Eta bueno ni… a! garraztak ein. Ni… aittu, lehengo egunen, lehengo egunen lelengoz topa dot… sarritten, Hiztegi hiru millen eta Elhuyarren eta ez dator, baia Azkuek badakar. Guk garraztak eitten genduzen. Badakizu zer dan garraztak ittea?
-Elkarrizketatzailea: ez.
-Bene: Bueno, garrazta ixenak hainbet gauza dekoz Azkuen arabera. Baia euretariko bat guk eitten gendune: aitak negun, abaron, iñusketak, podak eitten ieuzenen, beti ekarten ieun, ilunden bera etorten zanen, egurre han itxitten ieun, gero pillo egoten zanen gurdiez ekarteko, baia ingerun egoan aihena ta orbelerie eta errama meheak eta horrek danak ekarri eitten ieuzen, kargi handi bet ekarten ieun aitak eta suten erdi-erdin botaten ieun. Eta ingerun para eta zaran pare bat edo imiñi eta kimatu, kimatu, kimatu. Harek eukitten ieuden berdegune duztik, ostea orritxu guztik, klas-klas-klas, puntatxu guztik zertzen genduzen zaranatara. Eta gauen, negun gauen, gortako in ta /in tte/ osten, ha botaten eutsen askara aitak behieri ta bihemun goixerako dana garbi-garbi egoten zan. Forraje, negun forraje, garraztak. Oseake, arbolan, arten eta… kimak, puntak. Beste… sue biztuteko eta egurre aprobetxa, baia berdure zana ha bere aprobetxa. Zer behar gehiau? Ahiztu…
-Ana Mari: Dana, dana aprobetxa ber ixeten zan.
-Bene: Dana aprobetxaten zan, bai.
-Ana Mari: Dana aprobetxa ber, ze ez gendun eukitten ie ezer. Ordun ba… dana aprobetxa ber ondo.
-Bene: Baliabide duztik etzen.

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia