Antzuola (Gipuzkoa)

Bidegintza

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Bidegintza. 1960 ingurutik aurrera aldaketa nabarmena Antzuolan. Kalean gero eta lan gehiago; baserritar asko kalera lanera. Bideak egiteko beharra. Bizimodu aldaketa; baserriaren etorkizuna.

Transkripzioa

- Eta hemen be --lehen bidegintzia ta esan dozu ta-- hemen, zuen zelaia goittik pasatzen da, ba, bidia, ez?
- Klaro.
- Horrek kalte haundixa [ekarriko zotsuen]...
- Bai, berrixa ein giñuan. Bai, baiña ya ikusten giñuan, ikusten giñuan ya hemen bazetorrela ganbixua. Ikusten zan, zeatik kalian lana hasi zan. Hemen "sesenta" edo... "cincuenta y ocho, sesenta" edo, kalia [...] mobidu zan. Eta kalian dirua irabazi eitten zan, ta basarrixan lana ta lana ta lana ta dirurik ezin giñuan etara. Ta kalian dirua zebillen. Orduak be sartzeko aukeria zeuan. Hemengo jentia beti izen da langillia, eta orduak sartzen zien, eta orduan dirua [...]. Eta hori ikustiaz gaiñera, ba, geu be gauzak aurrerago begira hasi giñan. Bidia komeni jakun, ta bidiak, ba, ezin zeizken lehenguak arreglau, ta orduan, ba, jo giñuan sorotatik. Automobilla edo behikulua, esperantzak hartu zian, zeatik horrek be hasi zian azaltzen lehen ez bezela, ta esperantzak hasi zian. Ta, hala, sororik onen-onenetatik, gurian be dao sororik onen-onenian, kruzau zan pista hori --ya gaur kamiñua. Bai. Holaxe. Kaleko diru-aukera horrek, basarrixa be jarri zan dana kalera begira. Basarrixan ez dao ez fin de semanaik, eta jaixa be... Bat egon leike basarrixan dantzarixa. Basarri bakoitzian bat egon leike dantzarixa, baiña batera bi edo hiru ezin leike egon. Lehengo moduan, e? Bat bai; bat nahikua da dantzarixa basarrixan. Eta, hala, kalian ikusten zan ta danak batera. Fin de semanan, ba, familixa dana juten zien, ba, kotxia hartu ta hara-hona; [danak libre ta basarrixan ez]. Basarrixan lana ta lana ta lana. Eta hori diferentziaori, laste akordau zan jentia hemen, ta jo zeban jentiak basarrixa laga eta kaleko fabriketara. Eta oingo basarrixa horretxek despedidu zeban. Bestela, gaur [...] Antzuolan be badare basarri onak eta basarrittik bakarrik bizi izeteko, bizimodua etaratzeko moduko basarrixak badare. Baiña honek hemen aldapetako basarri honek gaur bihar dan bezela diruakin, eta gaurko bizimodua etaratzeko ez dia allegatzen. Honek ez dia allegatzen. Baiña horretxek salbaziñua ekarri zeban, ta [...] horretxek salbau zeban. Oin dabitz, ba, jentia kalian lanian eta ganau batzuk. Batek eukiko dittu ardixak eukiko dittu bere basarrixan, beste batek eukiko dittu behixak... Eta behixak libre ez dabe hainbeste lan emoten; ardixak be ez. Eta gaiñontzian, kalian.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia