Antzuola (Gipuzkoa)

Morroiaren zeregina baserrian

Morroiaren zeregina baserrian <p>Gizonezkoen eta emakumeen arteko lan-banaketa baserrian. Morroiaren zereginak zeintzuk izaten ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-047-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gizonezkoen eta emakumeen arteko lan-banaketa baserrian. Morroiaren zereginak zeintzuk izaten ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Etxian lana zela banatzen zan? Aitta izaten zan aberiekin ibiltzen zana, ama etxeko gauzak eta ortua?
-Bai. Eta gero tiuak eta be bazeren, eta harek be hantxe. Lana eitteko zeuana ba danen artian hantxe eiñ, izeten zan.
-Eta tiuak zer bizi zien, bertan?
-Bertan bizi zien, bai. Aittan anaiak zien harek be. Eta kriaua lehen esan douna Martin-edo. Martintxo esaten gontsan.
-Sarri ikusten da hemen inguruan basarrixetan kriauak...
-Egoten ziela.
-Morroiak edo. Eta berak zer eitten zeban, bere lana zer izaten zan?
-Ba hantxe, ganajatekua erun-eta. Behian ebaitzen zan bedarra, hartu bizkarrian eta gora, ganauendako. Makiña bat aldiz Martintxo tapa-tapa eindda jun izen zan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia