Antzuola (Gipuzkoa)

Baserriko sukaldea: beheko sua; labea

Baserriko sukaldea: beheko sua; labea <p>Altzeta baserriko sukaldea nolakoa zen. Beheko sua; ekonomika. Ogia egiteko labea.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Altzeta baserriko sukaldea nolakoa zen. Beheko sua; ekonomika. Ogia egiteko labea.

Transkripzioa

-Sukaldia-eta zela zan? Akordatzen jatzu Altzeta basarriko sukaldia?
-Bai.
-Beheko sua, ze zekan?
-Bai, beheko sua egoten zan. Alde baten holaxe beheko sua eta bestian ekonomikia.
-Zure umetan ekonomikia ezautu zenduan?
-Gerotxuau igual ipiñiko zan. [Umetati-edo...] Hola egoten zan behintzet.
-Eta sukaldian ze gehixao egoten zan, beheko sua, laratza...
-Bai. Eta labia. Ogixa eitteko labia hantxe egoten zan sukaldian. Handitxik. Labesua eitten zan. Ogixa eitten zan.
-Zeuek eitten zenduen etxian?
-Bai.
-Eta hori ze izaten zan, astian behin?
-Astian behin, astian behin labeko sua izeten zan.
-Eta zeiñek eitten zeban hori?
-Amak. Bai, aizkomente.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia