Antzuola (Gipuzkoa)

"Lixiberia" zegoen Antzuolan

"Lixiberia" zegoen Antzuolan Lixiba nola egiten zen. "Lixiberia" joaten zitzaien kaletik, ehunezko arropak, izarak... garbitzera.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-047-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lixiba nola egiten zen. "Lixiberia" joaten zitzaien kaletik, ehunezko arropak, izarak... garbitzera.

Transkripzioa

-Amak-eta lixibia eta eitten zeben?
-Lixibia? Bai. Kaletik juten zan, "Antoni Lixiberia" esaten gontsan, eta albergia etxia baiño harutzatxuao zeuan orduan, eta hantxe joten zittuan. Nik ez dakit, hamabost bat eguneko izarak edo ze egongo zian. Lehengo izara gogor, ehunezko izara gogor harek-eta. Eta haretxek garbitzen zittuan.
-Orduan zer izaten zan, bera arduraduna-edo...
-Bai, esan ezkero beti juten zan haura.
-Auzoko lixibak berak eitten zittuan?
-Danetara etzan juten, baiña hola esandako tokittara jun eitten zan haura eta berak eitten zittuan garbittasunak.
-Orduan ama-eta ez zenduan ikusi lixibia eitten sutako hautsakin...
-Noizbaitten bai baiña guttittan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia