Eskoriatza (Gipuzkoa)

Karea etxeak zuritzeko ere erabiltzen zen

Karea etxeak zuritzeko ere erabiltzen zen Baserriak zuritzeko "letxerie" egiten zen. Nola egiten zen; igeltseroek paretak zuritzeko erabiltzen zuten. Etxeak noiz zuritzen ziren. Auzoko jaiak San Migeletan izaten ziren, eta ordurako etxe-garbitzeak, koltxoi-garbiketa, e.a. izaten zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-032-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Baserriak zuritzeko "letxerie" egiten zen. Nola egiten zen; igeltseroek paretak zuritzeko erabiltzen zuten. Etxeak noiz zuritzen ziren. Auzoko jaiak San Migeletan izaten ziren, eta ordurako etxe-garbitzeak, koltxoi-garbiketa, e.a. izaten zen.

Transkripzioa

- Baiña esan dozu momentu baten letxeria edo eitteko, basarrixak zuritzeko…
- A, bai. Hori… Guk geuken aska bat harrizkue eta haintxe eitten eben nere aitta zanak eta aittaitte… aittajauna esaten dou guk, ezta? Zanak eta haintxe eitten euen. Nahastu, nahastu, nahastu eitten euen ta tapau, tapau, tapau ein tablakin, tabla batzukin edo —beste gauzaik zer egongo zan, ba, orduan?— tablakin tapau eta beti botaten otsien ure, betik uraz. Eta gero paletiekin “ra!” hartzen zan ta sendo-sendue egoten zan, ura behien geraketan zan. [Gaiñera], paletiekin hartu ta, ba, igeltseruek han eitten eben kaldaran mezklie ta, ba, paretak-eta zuriketako.
- Hori zenbatero eitten zan edo?
- E?
- Zenbatero eitten zan hori, basarrixak zuritzia? Urtian behin…?
- Urtien behin bai, e!
- A, bai?
- Bai, bai, bai. Ta nere etxien sukaldie be urtien bi bider be bai. Tia be ondo gustetan jakona izeten zan ta…
- Gaiñera hori, ez dakit, ze izaten zan insektu edo edozein gauza… zikinkeri…
- Igual… igual… hemen betik die… hemengo patroie da San Migel, setienbrien, ezta? Hogeta bederatzixen. Oin aldatuta egoten da aurreko igandera, domekara, jaixe edo holan. Baiña San Migeletarako? Danak! Bai, bai, hori ta koltxoiek eta danak jo ta garbittute! Lanazkuek, ezta? Ta gazte-gaztie nitzenetik ikesi neben josten koltxoiek. Amak zabaldute ifintten osten dana hola, ondo, ondo, eta txiki… txikiñe —oin be ez naz haundixe ta orduen txikiñe, klaro—, baiñe afan bat josten…! Izeten zan orratz luze bat ta zinttak, ta zuluek eukitten zittuen [arkuetan] moduen koltxoiek. Ta holan eskua azpixen sartu, koltxoien azpixen, ta goittik norberak topau zulue ta gero bestien sartu gora ta gero gibistie ta ya esta. Gero azkenengo josten notsen puntie. Baiña gaztie nitzela, e! Hamalau bat urte? Ba, hamalau-hamabost bat urterako josten neuen nik koltxoie.
- Demaseko lana izango zan hori be bai koltxoi guztiak astintzia ta…
- Soltau, zinttak-eta kentzen jakon, muturre soltau ta ifintten zan eguzkittan zera, lanie, hobeto joteko. Ta gero [iregurraz], bi egur alkarreana lotzen die eta norbera zutik dala oso ondo eitten da. Bata bueltaka faten da, baiña bestie eukitten dozu eskuen.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia