Arrasate (Gipuzkoa)

Aldaketa ugari

Aldaketa ugari Lehenago ezagutu zituen gauza asko ez dago jadanik: kobazulo, baserri, zuhaitz bereziak, San Anton ermita, etab. Bera umea zela abuztuko "Blanca" egunean egiten ziren ospakizunak gogoratzen ditu.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-044-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lehenago ezagutu zituen gauza asko ez dago jadanik: kobazulo, baserri, zuhaitz bereziak, San Anton ermita, etab. Bera umea zela abuztuko "Blanca" egunean egiten ziren ospakizunak gogoratzen ditu.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Leheneuko gauzarik ez dau ezebe, hemen. Eta ze ingo dozu ba, ya…
- Lehen hemen kalien dana baserrixa zan, ezta?
- Baserrixe Axeri, Atxena, hor; hemen goixen San Andres, ta dotoriena San Andreskua zan, bueno dotoriena, hor Atxena zan, Axerikua zan oso baserri ona, eta artue eta garixe eta danetik egoten zan, eta ortue be ona, eta makatza arbola bat, harrezkero ez dot holako makatzik ikusi iñun be. Egundoko arbolatzarra, eta hau kanteria hor kamiñua in euenien, orduentxe kendu euen. Pena hartu nauen neuk be e? Gu hementxe bizi gintzen, ta kamiñu hori zerketako ba harutzagotik edo honutzagotik in ekien baiña erdi-erdixa hartu auen eta arboliori, makatza arboliori lurrera. Baiña arbola bat zan tremendua gaiñera, honeik piñu haundixok izaten dire ba? Holakotxia. Bai, bai, atenziñua deiketan auen. Eta gero hamen Atxenak, horreik berduria eukitzen auen. Aza, patata, porru, horreik kalera saltzen euen asko. Eta hemen San Andreskuak ez, San Andreskua zan gaiñera, sukalde bat eta euken lehenaukue, sukalde erdixen zer hoi, sua, eta gero tximinixarik be ez, eta dana zabaldute. Eurak ke usaiña besterik ez auen eukitten e? Bertako jentiek; ke usaiña, bai. Eta gero ba bota euen hori be eta eurak ba ezkondu eta zertu ziren eta "ya está". Bestela San Josepen bizi izan ziren, oin ermittia dauen lekuen. Eta han ermittie beuen lehenau, bueno, zenbat santu. Oin pasaute egongo zan San Anton, “diecisiete de enero”-edo. Ta orduen ni ez nitzen faten orduen e? Faten ziren baserrittar guztiek arto buruekin te holako gauzetara mezetera, eta han mezetan emun artaburuok.
- San Antonen?
- Bai, hor goixen. Hortxe goixen dau, ya jausitta dau eta ya ezebez baiña. Gaiñera eliz…ermittia-edo haundixe gaiñera, bi ermitta egozen baten; oseake baten egon San Jose, hemen, eta gero hormia eta gauzak eta hemen gero “La Virgen Blanca”-edo. Eta Ama Birjiña kontuori be oso zera zan. Pasau neuen, penie eta dana hartu osten; lehengunien esan notsen gaiñera, akordetan nauk etorri nintzen, umiek, gurien umiek daukie hamabost hillabeten aldie, hamalau hillabete-edo, eta klaro, bata bestiandik ba ezebez, eta bataaz izen ezik, bestiaz be ezin nitzan fan, eta mutikuek euken hiru bat urte eta bestiak lau, ya fateko modukuk, eta “San Blanca” egunien “cinco de agosto”, banoie San Josepera gaur, etxien esan hola esan eta preparau te dana in nitzen eta fan be bai. Faten naz eta ez mezaik, ez txokolateik, eta ez gaiñetikoik, ezebez. Buelta in ta etxera barriro. Eta aurretik fan barik nengun ba hiru-lau urtien, aurretik bai neskatillatan eta, bueno, Blanca egunien, eta han txokolatia-eta. Eurak gizonok, hara faten zirenok Ama Birjiñen zerera, ba armozau te dana itten euen, txokolatia eta anise eta holako gauzak hartzen zittuen.
- Han bertan, ermittan?
- Bertan ermittan, bai. Teillape bat euen holaxen eta hantxe azpixen bankuk eta danak atara eta hantxe barriketan eon. Bai, bai, gizon pillua gaiñera egoten ziren, auzokuek eta ez dakit nik nunguek-eta. Ze santu zanik be ez dotsut esango, Ama Birjiña Blankan egunien, “cinco de enero, o cinco de agosto”. Eta orduen aurretik be faten nitzan neskatillatan be, baiña gero umiek txikixak ziela, ez dakit zer, ba ezin fan eta ni ez nintzen faten. Eta preparau nitzen urte baten, [...] mutikuak hiru urte eta bestiek lau. Ba holaxe. Mobidu naz eta… etxera. Eta gero harrezkero fan be ez naz ein. Dana jausitte dau.
- Klaro, etxekoandre egindda. Lehen txokolaterik be ez leheningo eta oin ermittarik be ez.
- Santurik be ez eta gaiñetikorik be ez, ezebez.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia