Antzuola (Gipuzkoa)

Ur-korrontea; argindarra

Ur-korrontea; argindarra <p>Ur-korronterik ez etxean eta ura iturritik ekarri behar izaten zuten. Argindarra.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-068-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ur-korronterik ez etxean eta ura iturritik ekarri behar izaten zuten. Argindarra.

Transkripzioa

-Orduan garbittasun kontuak eta, ur korrientia ez zeuanian etxian, ezautu zenduan zuk?
-Ura bai, guk urten bihar izeten giñuan aurtengo moduko sekutia zanian kilometro bat bidian ixa ura ekartzera igual, eta ganauak be haraxe erun bihar. Atzera etxera jun orduko danok egarrixak amorratzen eta erateko ura be handixe ekarri biher. Garbitzen...
-Itturriren bat edo?
-Bai, ur haundixa zeuan, baiña ixa kilometro...; kilometroik etzan egongo, baiña ba!, asko gutxiao igual ez.
-Izenik bazekan?
-O(g)itturri.
-Eta bertan etxian sukaldian ez zekazuen ur korrientia.
-Gero bai. Gerora bai, baiña.
-Umetan ez?
-Ez, ez.
-Eta argirik?
-Argixa bai, argixa nere akordu guztian. Bueno, argixa hementxe, horretxek, goiko basarrixak-eta hementxe zeuken zentrala eta hortik eukitzen giñuan. Eta gero horrek ezin edo eztakit zer, eta gero beste auzotik ipiñi giñuan baiña iguala handi be. Uda azkenian beti argi barik. Eta labadorak eta hasi zienian, ezebez. Hemen labadoria zeuanian ba esaten gontsan: "Puskat altutxuao botako dozu gaur?" Bai ba, gu egon giñan hamahiru laguneko familixia. "Labadoria puxkat mobitzeko altutxuao botako ziñukie?" Baiña ura gastatzen jakuen, eta ura gastau ezkero ezin bota.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia