Donostia (Gipuzkoa)

Beheko sua

Beheko sua Beheko sua: "leatza" (laratza), neskamea, auspoa, brontzea... Lehenengo, denek ontzi batetik jaten zuten. Babarrunak ia egunero, edo gisatua bestela. Arrain gutxi jaten zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-062-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Beheko sua: "leatza" (laratza), neskamea, auspoa, brontzea... Lehenengo, denek ontzi batetik jaten zuten. Babarrunak ia egunero, edo gisatua bestela. Arrain gutxi jaten zuten.

Transkripzioa

-Lehen esan diazu, baiña beheko suan ze gauza erabiltzen zian? Ze… nola zuten izena beheko suan erabiltzen zian gauzek, ba ez dakit…
-Leatza. Esaten giñun hoixe zea bat, gauza… buelta iten zuna… burniya eo… erretzen ez zan holakua. Eoten zan, neskamia esaten giñun. Hola pendulo haundi bat, kate haundi bat. Kati hartan zintzilika jarri hua, eta…
-Neskamia?
-Neskamia hurruna, eta neskamian gaiñian jartzen giñun kazuelak eta padera eta… gauzak.
-Eta ze izaten zian, burdiñezkuak ala ze…?
-Bai, bai. Burdiñezkuak zian, burnizkuak zian, bai. Erretzen ez zienak.
-Eta erabiliko zan hauspoa ere bai, ez?
-Bai, hua sua itzartzeko. Auspua. Oaindik eongo da /eongoa/ gu etxen, behien.
-Eta gero atzian, hor... plaka bat edo zerbait paretan kontran...
-Ez.
-Paretan ez?
-Ez, losakin.
-Ez zikintzeko...
-Zikindu? Earki beztuta eoten zan gurian!
-Ez dia egoten hor metalezko...
-Bai, bai, batzutan eoten dia. Brontzia eo esaten giñun, han hua eoten zan. Hua eukitzen giñun paetian. Atzeko kontra, tximiniyian atzekontran.
-Eta lapikua… e, bueno…
-Bai, hoi ta lapikua esaten giñun ba… Goitik eoten zan… neskamian eoten zan zeakin, hari katxarruoi.
-Eta laratza?
-Laratza hua. Bat neskamia o esaten zitzaiyon, han goian eoten zan zea haundi bat, lotuta, katian mouko bat. Geo hurruna eoten zan handik behera beste gauz bat; hua zea, leatza o. Hua. Eta geo hurruna neskamia… neskamia eoten zan jendia o zea, gauzak jartzeko.
-Eta danboliña erabiltzen zan?
-Ez, dana bat, dan-dana bat. Izena diferente esaten zitzayon, baiña dana bat. Batek esaten zion danboliña, bestiak esaten ziyon neskamia, bestiak esaten ziyon ez dakit zer…
-Baiña gaztaiñak-eta…
-Erretzeko?
-…erretzeko, ez zenuten erabiltzen?
-Ba gaztaiñak-eta ibiltzen da… erretzeko ibiltzen genun zea bat, padera mouko katxar bat. Han zea jarri, gaztaiñak, ta zeatzen zien.
-Eta jateko, mahaian-eta, ze… bueno, kubiertuak-eta ze izaten zian, egurrezkuak?
-Ez, ez.
-Ez? Metalezkuak?
-Nik behintzat metalezkuak ibili itut. Gue etxian, gutxi baiño hala ibili dia.
-Eta babarrunak ze ateatzen zian, hola, ontzi batea ta...
-Bai.
-Denak bertatik jaten ala bakoitzak bere plateretik?
-Aurrena dana bertatikan jaten zan: gehiena jaten zuna ondo, ta gutxiña jaten zuna izorrai.
-Espabilatu in bihar.
-Bai. Ta geo platea eosteko moduba bazan ta, hazi nitzanian, ordun zeoze!
-Bestela, babarrunak egunero?
-Bai, “en general”. Babarruna eo bestela zea, esto… goatzen bazait esango izut.
-Garbantzua?
-Barbantzua ere bai, lenteja´re bai… ibili izandu diteu hoik danak. Gixauba!
-Gixaua.
-Bai. Haragi puska haundiak eltze zar batian sartu, euki eosten, ta geo hua patataz bete, ta poliki-poliki-poliki in, ta primeran.
-Ta hemen, e, arraia ta asko jaten zan?
-Mmm. Arraiya zeorrek jun ta itsasoa jun ta ekartzen ez baziñun, txikin batzuk o zeak, baiño gaiñontzian hemen arraiya...

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia