Joxepa Arrillaga Mendiluze
Igeldo auzoa; Donostia (Gipuzkoa) (1922-2013)
Biografia
Igeldoko Ameztibekoa baserrian bizi da, eta bertan eman ditu bizitzako urte gehienak. Gurasoak igeldotarrak zituen. Aitak harrobian egin zuen lana lehenengo eta obretan gero; amak esnea partitzen zuen etxez etxe, Donostian. 11 senidetatik lau gaztetan hil ziren. Joxepa amonarekin bizitzera joan zen bederatzi urterekin, eta 11rekin bueltatu zen etxera. Hainbat lanetan ibili da, etxeko eta baserriko zereginez aparte: aberatsentzat gobara egiten, etxeak garbitzen eta besteren ganaduari kontu egiten… Emagin ere bai, ama bezalaxe. Erretiroa hartu arteko azken urteak Buenavistako sukaldean egin zituen, ontziak garbitzen. Baserriko lanetan fin zebilen oraindik elkarrizketa egin genionean ere.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DON-062 | 2009 | Donostiako ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute