Donostia (Gipuzkoa)

Atsolorrak: jaioberria bisitatzen

Atsolorrak: jaioberria bisitatzen <p>"Atsolorra", haur jaioberria bisitatzeko ohitura. Inguruko baserrietako emakumeak joaten ziren, meriendatzera, opariarekin: dirua, jana, arropak... Oso umetan hasi zen bera atsolorretara joaten. Atea zabalik egoten zen baserrietan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-062-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

"Atsolorra", haur jaioberria bisitatzeko ohitura. Inguruko baserrietako emakumeak joaten ziren, meriendatzera, opariarekin: dirua, jana, arropak... Oso umetan hasi zen bera atsolorretara joaten. Atea zabalik egoten zen baserrietan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta gero, bazeon ohitura, haurra jaio eta gero, inguruko baserrietatik bisitan juteko?
-A, bai. Bai, bai. Garai batian bai.
-Nola zun izena horrek?
-Atso-lorra.
-Atso-lorra?
-Bai. Auzoko andre, atso guztik etortzen zien, meriendatzea etxea. Bixita iten zuen, ahal zuena ematen zuen, beren gauzak iten zituen ta… atso-lorra.
-Zer eramaten zan, janariya ta?
-Bai. Jatenen bat… merienda ematen zitzaion. Txokolatia o eozein gauza.
-Eta hori umia jaio ta zenbat denborara?
-Zea, ez dakit ba... gurian bost egunekin o zazpikin ta hola izaten zian ta... ez dakit. Ahal zunak ahal zun bezela iten zun.
-Eta orduan eguna jartzen zan, ta ingurukuak… eta emakumiak bakarrik.
-Bai, emakumiak bakarrik.
-Eta nun elkartzen ziñeten?
-Etxian.
-Ganbaran ala...?
-Gu hemen, ba tokiya bazan hemen! Hemen bazan tokiya!
-Eta egun hortan zer, gizonak kanpora?
-Bai, guria behintzat bai, ez zan arrimatuko! Guria behintzat bai.
-Eta umiandako erregalorik-eta ekartzen zan?
-Bai. Bai. Ekartzen zuen. Etortzen zianak danak ekartzen zuen zeoze.
-Jatekua bakarrik ez, orduan. Igual erropatxon bat edo...
- Erropatxua o diruba o, danak ekartzen zuen zeoze.
-Eta asko elkartzen ziñeten? Inguruko baserri guztietakuak?
-Bai, bai, bai ta parienterik baldin bazan, izebik baldin bazan, ta lehengusua bazan, ta emakumiak asko.
-Emakumiak eta umiak ere bai, ala?
-Ez, ez... umeik ez. Bueno, ni neroni egiya esan gaztetatik ibiliya naiz, e, atso-lorran! Ni bai! Hola bi edo tokatu… bata Arkaitzan tokatu zan ta bestia zean ta… amak esan zian: “Jun hai holako tokita!”. Ta ni harea ta bea bestea.
-Ta han meriendatu, berriketa…
-Bai. Ta etxea.
-Orduan, harreman haundiya zegon…
-Hemen, jesus, bai! Oain bezela ez pentsatu atia itxia egon bihar zenunik garai hartan, e. Atia zabalik egoten zan ordun. Oain gaude jarrik hola.
-Orduan atia zabalik lehen.
-Bai, bai, bai. Garai hartan atia zabalik zan.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia