Antzuola (Gipuzkoa)

Etxejabeari errenta; kapoiak opari gisa

Etxejabeari errenta; kapoiak opari gisa <p>Etxejabe handiak. Errenta Gabonetan ordaintzen zen. Gai honen inguruko azalpenak. Amak kapatzen zituen kapoiak. Sarritan jaso izan zuen Zumarragako ferian sari nagusia. Behin gertatutakoa kapoi handienarekin.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-067-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Etxejabe handiak. Errenta Gabonetan ordaintzen zen. Gai honen inguruko azalpenak. Amak kapatzen zituen kapoiak. Sarritan jaso izan zuen Zumarragako ferian sari nagusia. Behin gertatutakoa kapoi handienarekin.

Transkripzioa

-Bazan etxejabe inportanteren bat basarri asko zeuzkanak inguruan? Ez dakit zein kondek ez dakit zenbat basarri egin zittuan eta... Hemen halakorik?
-Hemen bertan halakoik ez, baiña halakuen basarrixak bai. Guria be "Vizconde del Cedro" edo zan, Donostian zeukan nausixa; eta gero maiordomua eukitzen zeben harek. Basarrixak bost edo sei edo ez dakit zenbat esaten zeben zeuzkala harek be. Eta Gabon aurreko egun baten juten zien errentia entregatzera. Kapoia erueten zeben erregalo eta bakillaua [...]. Bakillaua edarra, e! Gabonetarako. Bai.
-Errentia zela pagatzen zan, dirutan?
-Gure akorduan diruakin. Baiña aurreti, diruakin pagauko zeben, baiña garixak eitten zeban preziua edo ez dakit nik zela. Edo izentauta ipiñitta zeuken azkenera orduko zenbat? Hoixe ez dakit baiña, hogeta hamar anea gari eta ez dakit zenbat diru; lehenengo hasi zienian edo errentia.
-Garixa inportantia, ezta?
-Hogeta hamar anea, mordua.
-Kilo asko.
-Ez dakit, berrogeta zortzi kilo edo bost edo sei ete zien, anegia. Enda garixa ez zeben entregauko, haren dirua, diru asko ez zeban eingo orduan garixak be igual eta. Danak antzera izengo zien.
-Eta orduan hori zela entregatzen zotsen? Zuzenian etxejabeari ala maiordomuari?
-Maiordomuai.
-Eta gero harek...
-Harek nausixai. Harek eingo zittuan urteko likidaziño danak-eta. Eta hemen bertan be bai medikuanak-eta bazeren basarrixak; nausixak zeuzkenak be, hari berai pagauko zotsen bertan bizi zienian.
-Eta kapoiak erregalo.
-Kapoiak.
-Eta zer izeten zien, basarrixan hazittakuak?
-Etxian hazitta. Gure amak berak kapatzen zittuan. Jolin, haura Zumarrara Santa Lutzietan, premixua behin baiño gehixagotan ekarri zeban harek kapoiekin eta. Bai. Kapoiekin Zumarrara oiñez, astuan hartu kapoiak eta. Neu be junda nao. Hemendixe be bai gaiñera. Ama gaixoik-eta ondorian. Haura gauza ez eta hartu astua eta kapoiekin Zumarrara. Edurrakin.
-Ba ez da erreza izango kapoiak haztia?
-Kapoiak urtebete.
-Sekreturen bat eukitzen zeban? Entzunda daukat, e, illunetan edo eukitzen zien? Kaixolan baten baiña bai, e?
-Ez. Guk libre ebaltzen giñutzen beti.
-A bai, e?
-Bai. Eta gero ba azkenera artua sartzia izeten zala ona, artalia. Jakingo dozu ze dan artuan alia. Eta haura izeten zala ona sartzia eta illuntzian hartu kapoiok eta hari sartzen jardun bihar izeten zan. Eta aitta zana baziharduan ba kapoiei Kontzeziño eguna edo ez dakit ze zan, artalia sartzen, eta itto. Kapoirik haundiña. Haura zan penia. Premixoarako kapoia. Eta edarra zeuan. Etxian jan giñuan! Bestela ez zan izeten! Oilluak-eta bai baiña. Kapoiak-eta oillaskuak-eta saldu ein bihar izeten zian! Dirua bihar izeten zan eta.
-Gustora jan eta...
-Eskerrak aittai berai pasau jakona. Bestela...
-Besten bati pasau ezkero...
-Bai, pasau ein bihar beste bati pasau ezkero be baiña...

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia