Mallabia (Bizkaia)

Ogia nola egin

Ogia nola egin Ogia nola egiten zuten. "Artesia". "Txantxaguria". "Sotilla". Ogiaren inguruko lexikoa.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-026-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ogia nola egiten zuten. "Artesia". "Txantxaguria". "Sotilla". Ogiaren inguruko lexikoa.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zeuek ogixa eitten zenduen?
- Bai.
- Lehen bai.
- Hemen bertan?
- Hemen ta honek danin.
- Danin basarrixetan.
- Eta ogixa zelan eitten zan? Toki espezialen bat egoten zan ogixa eitteko?
- Bai, artesia.
- Bai, artesia esaten jakon, ba, holako armaixo modoko bat hantxe...
- Batzuk esaten dotse "artesie", beste batzuk "oremaixe".
- Bueno, ba, izen [daittela honen] mahaixonen modun, ba, tapiaz; barrun huekue. Ta hantxe eitten zan.
- Eta masia zelan eitten zenduan?
- Bueno, ba, urune, garixana zera, hori. Ta gero aurretik eukitten zenduen aurreko laba-aldikue, haren zatitxo bat gordeta eukitten zendun.
- Txantxaduria, labaduria, labadurie.
- Zatitxo bat gordeta eukitten zendun. Ta ha urunetan hantxe egoten zan, ta haraz eitten zan, ogixe bixar ein bihar bozu, gaur gabin haraz zatitxuaz eitten zendun, ba, masa bat, ogi baten tamaño ingurue edo. Ta ipintten zendun urunetan tapaute. Ta bixamon... bixar goxin egoten zan ha dana holan...
- Harrotute.
- ... harrotute dana egoten zan.
- Eten-eten eindde egoten zan ha.
- Ta gero, haraz bixamonien barrido ipini, ba, hamar ogintzako-edo urune tamaiñue.
- Launtzat edo bostentzat, bardin da, ipiñi.
- Ta ta ha masie haritxi urunai nahastau ta ure izen daittela, ba, artuantzako berue izeten dan lez, harentzako epela bakarrik.
- Hozittute.
- Dana masa haundi bat itten zendun, ta [hari be], ba, dana ondo-ondo, ta tapau itten gendun guk. Mantatxo bataz edo tapau, ta atz´a barrido jagi daittela ha. Ha masa nausixe jagi arte itxain, ez dakit ordu-erdin bat edo ze izeten zan.
- Segun zelako denporie euen...
- Ta gero, ba, ogixek in, formak, formak: ogixek, biribille edo luzie, zeuk gure zendun modokue. Ta hari be barrido itxain laban sartzeko [...] jagi arte barrido. Ogixe itten dao biher haundixe, egun erdi.
- Egun erdi ona bihar...
- Egun erdi juten zan. Bai, bai.
- Eta hori ze izaten zan astian behin edo?
- Bai, astin behin. Itxain in biher izaten jakolako, ba...
- Asteko ogixe itteko egun erdi.
- Bai. Bata jagi arte, gero atzera barrido masa, atzera barrido masa... ba, egun erdi.
- Eta esan dozu aurreko laba-aldiko zatitxo bat, ez?
- Bai.
- Bai. Halakoxe ikubilla lakoxe moltzotxo bat.
- Eta horri zelan esaten detsazue?
- Horri txantxa...
- Txantxaduria. Hemen baserrixetan txantxaduria. Labaduria zan hori. Lebaduria edo zela esaten jako horri, ba?
- Bai, bai, bai.
- Ba, "txantxaduria" esaten jakon hari.
- Orduan, bihar gogorra izaten zan, ez? Laba-sua eittia ta ogixak...?
- Buo, gogorra ez, baiña [kargu antxian] ibili bihar.
- Ba, beti ibili bihar dozu... ganian egon biher dozu.
- Bai, gaiñera, ogixa inportantia, ez? Edo aste guztiko ogixa inportantia izaten zan basarrixan...
- Bai.
- Bai, andra batzuk eitten eben ogixa, baiña...
- Denpora larregixen bazeunken be, ba...
- Jagixegi.
- ... jagixegi ta txarto. Atz´a batu ein biher ta... hoba izeten zan, ba...
- Beste batzuk, ostera, gitxiei jagitte eitten eben, ta gitxiei jagittekue sotillao izeten zan.
- Bai, [...]
- Lotue, ogi lotue, eskasa.
- Sotilla?
- Sotille.
- Sotille. Eta hori ze da? "Lotua" esan detsazu, zelan...?
- "Tupidue" esatie lez.
- "Tupidue" izetie lez, gitxi harrotuikue, ha lotue izeten zan ta.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia