Ardiak eta haiek zaintzen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-011-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ardi asko eta behorrak izaten zituzten gaztetan. Gerora pinuak jarri zituzten, eta ez dago halakorik. Pedroren aita ibiltzen zen artzain gehienbat. Haren artzain-bizimodua nolakoa zen kontatzen du. Etxean morroiak izaten zituzten. Ardi-gazta egiten zuen aitak, baina ez zuen jaten.
- Proiektua: Berastegiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2009(e)ko ekainaren 16a
- Iraupena: 0:01:18
- Erref: BRS-011/008
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Artzaintza , Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua
Transkripzioa
- Ta hemen ere eukitzen zenduen ardiak eta?
- Bai, bai, gure gazte denboran ardi asko, asko izaten zan. Gero piñuk jarri zien ta kendu behar izandu zien; behorrak ere bai, ta ardi asko, ta oain ez dao… ta aspaldin kendu giñun denak. Oain ezer ez, hoietakorik ezer ez.
- Ta zein ibiltzen zan artzain?
- [MARIA] Honen aitta’re bai asko.
- Nere aittek gu baiño haure gehiego hue. Gu’re bai, ni geo asko, gehiena ni ibilitzen nintzen, baiño gure aita zana gu baiño gehio. Gu erabat artzai ibiltzen zen. Geo mendin han aparte Goizutaldea aparte zan hemen mendik eta… han izaten zien ardik, ta han bordak eta txabolak eta bertan eukitzen zitun, ta txabolan bertan lo einda ta hola ibiltzen zan hue. Hue etxeko baserriko lana baiño gehio aziendatako martxa ibiltzen zun aittek, bai. Gero etxen morroiak’e, gu ttikik giñala morroiak, hemen itteko lana morroiak izaten zien, ta bai. Hoik ezautuk gea, bai.
- Eta orduan aita ardiekin joan ta txabolan hantxe egoten zan.
- Bai, bai, bai, asko, zortzi egun igual, ta holaxe.
- [MARIA] Gazta earrak beak egitten zittun e? Gazta, ardi-gaztak, eta beak ez zun probatu’re egitten gaztaikan.
- [PEDRO] Ez, gazta ez zun jaten harek...
- [MARIA] Ez zun jaten.
- [ELKARRIZKETATZAILEA] Egin bakarrik berak.
- [PEDRO] Ein bai, ta gazta ona.
- [MARIA] Egin bakarrik. Jan ez, jan ez zun bate itten.
Egilea(k): Josu Diaz de Otalora
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!