Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Aita, baserriko lanetan

Aita, baserriko lanetan Ama neskame ibili zen, eta aita baserriko lanetan. Auzoetan laguntzen zuen: mendian, iratan... asto beharrak. Artoa, garia, gaztainak batu... Amak erakutsi zion neskame non egon zen, nor zen ugazaba zaharra.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-028-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ama neskame ibili zen, eta aita baserriko lanetan. Auzoetan laguntzen zuen: mendian, iratan... asto beharrak. Artoa, garia, gaztainak batu... Amak erakutsi zion neskame non egon zen, nor zen ugazaba zaharra.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ama neskame lanetan ibilittakua eta aittak ze bihar eitten zeban?
- Aittak basarrixen, basarrixen. Lehenao ba auzuetan laguntzen eta holan. Idie eta ekarri bihar zanien, eta mendixetatik eta. Hola laguntzen beti. Albiñatik idie burdixen hartuta idetan Albiñatik, auzokuei laguntzen, eta holakotxe biharrak, holakotxe asto-biharrak. Ba beste biharrik ez euen. Eta gero etxeko zerak, artue ta garixe eta lagundu ba auzoko zerai. Eta holaxe. Beste bihar zerik ez. Gero gaztaiñak-eta egoten zien, gaztaiña batzie, eta gaztaiña batzie zanian nire gizonan etxeti be faten zien, eta gaztaiñak batu eta gero lagundu gaztaiñak batzen eta haik hartute erueten zittuen gaztaiñak eta hurrengo ez dakit zer ekartzen zeuen eurak handikaldetik honutze. Eta holan ibiltzen gitzen. Baiñe beti ama egon zan lekuti beti. Anditzera be faten zana, bera, hori kriada egon zan lekura faten zan. Neu be erueten nindduen. Nahiz de gure Jaunik emon ez abadiek. Hori gripe zar haundixoi pasau, geruau be neu be erueten nindduen zeera, bera krieda egon zan lekura. Erakutsi usten uezaba zaharra.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia