Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Gariaren lanak: ebaki eta jo

Gariaren lanak: ebaki eta jo Baratzean zer zuten: tipula, porruak, patata... Soroan garia, artoa eta babarruna. Gariaren lanak. Beheko auzoetan lehenago heltzen zen, eta hara joaten ziren igitaiarekin, ebakitzen laguntzera. Urte batean denak usteldu ziren, euriarekin. Noiz ebakitzen den garia toki bakoitzean. Auzolana. Gari jotzea nola egiten zen, larrainean. Trangan jo.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-028-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Baratzean zer zuten: tipula, porruak, patata... Soroan garia, artoa eta babarruna. Gariaren lanak. Beheko auzoetan lehenago heltzen zen, eta hara joaten ziren igitaiarekin, ebakitzen laguntzera. Urte batean denak usteldu ziren, euriarekin. Noiz ebakitzen den garia toki bakoitzean. Auzolana. Gari jotzea nola egiten zen, larrainean. Trangan jo.

Transkripzioa

-Zer eukitzen zenduen basarrixan ortuan eta?
-Ortuan eta ba zerak, kipulak, porruek, eta holakotxe..., patatie, kipulak porruek...
-Soruan? Garixa ta?
-Garixe ta, artua ta babie. Eta holan egoten zan.
-Garixak eta ze lan eukitzen zeban?
-[...] Garixe lehenao egoten zan ba, heltzen zan ba beheko zerien, auzuetan lehenao; ta gari ebatera, harei laguntzera, ta gure auzuetan ba gurien gorao etxiek bazeuan ba lehenao, eta gari ebaten laguntzen faten zien igeteixakin. Lehenao makinaik ez euen, igeteixekin. Eta urte baten danak usteldu zien. Bai. Eurixe ta eurixe ta eurixe... Hori zerien, neu ezkondu ezkerio. Gero garixe ereittiai laga ein etsen. Gero laga in jakon.
-Ze sasoittan ebaten da garixa?
-[...] Santiago-San Pedro, hortxe. Ba gorao zera baeuen, baserrixe gora baeuen ba. Behera bauen ba beherakue lehenao. Gero goraokuek gerotxuao, San Inazio... Zela dauen, basarrixa zela dauen. Beheko partian badao ba beherao dauana lehentxuao. Ta goikua ba berandutxuao. Gurie beti berandutxuao, gorengo zeuen eta. Murugaingo atxen azpi-azpixen. Bai, hola dao.
-Auzolanian eitten zan orduan gari ebatia?
-Bai, auzolanian eitten zan.
-Eta gero garijotia?
-Garijotia zerien, larriñien. Larriñien zertu, ifiñi lelengo pekotzakin ifiñi zera, ha sikatu, gero larriñien zerakin. Eta bestela berriz trangan, zerien ifiñi harrixe ta zerien eta han jo eitten zan.
-Lan nekeza izango zan, ezta, gogorra.
-Bueno. Halaxe zalakuan. besterik zela ez euen. Halaxe zalakuan. Halaxe zalakuan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia