Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Astoarekin errotara

Astoarekin errotara <p>Astoarekin joaten ziren errotara, zorroa lotuta. Asto txatxarrarekin. Asto gainean joatea gustatzen zitzaion, baina ez zioten uzten; ezkutuan igotzen zen. Bidea luzea zen Uribarrira. Errepide ondoan zegoen errota. Auto gutxi pasatzen zen orduan. Garia eta artoa eramaten zituzten errotara. Gari gutxi izaten zuten. Maizterrak ziren, eta nagusiari ematen zioten garia.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-028-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Astoarekin joaten ziren errotara, zorroa lotuta. Asto txatxarrarekin. Asto gainean joatea gustatzen zitzaion, baina ez zioten uzten; ezkutuan igotzen zen. Bidea luzea zen Uribarrira. Errepide ondoan zegoen errota. Auto gutxi pasatzen zen orduan. Garia eta artoa eramaten zituzten errotara. Gari gutxi izaten zuten. Maizterrak ziren, eta nagusiari ematen zioten garia.

Transkripzioa

- Orduan astuakin errotara?
- Honbre. Astuakin, hoixe, ifiñi zorrue astuen gaiñien zr barik eta sokiakin lotu albardiakin azpittik eta ala! Bai, astuakin, asto txatxarra baeuan txatxarrakin eta. Oin bihorrakin baiña lehenao asto txatxarrakin. Asto txiki-txiki bat eukitzen gauen eta haretxekin; jota leña! Arre! esan eta. Eta asto txatxarra izanda be egoten zan bistan Zaloñatik Galartzara a han ezkutuan. Eta niri asto gaiñien gustaten jaten eta handik pasatzen nitzenien ezkutau... jarri asto gaiñien. Bestela asto gaiñien ez usten lagatzen. Hurrengo agirixa zertzen zanien salto asto gaiñetik eta astua hutsik, eta hurrengo ezkutura aillegatzen nitzenien asto gaiñien atzera. (Barreak). Eta Mondrauera, Uribarrir errotara, ezta? Bide luzia eukiko zenduen zuen basarritik?
- Bai, luziaua. Zeera hartu bihar, ba Mondrauera biharrien ba Baztargaidik... behra, ze erripatik behera zer barik, Mondrauera fan barik, erripa batetik behera faten zan, bidie zeuan, ta karreterara urtetzen zan, Uribarriko karreterara urtetzen zan. Beste errota bat pasatzen zan karreterie baiño lehenao eta hori karretera-karreteratik. Ondo-ondotik pasatzen zan. Egon bihar izeten zan ba, orduan kotxe gutxi pasatzen zan, baiña bertan ba tretxo gutxikin ba kotxiek pastzen zien. "Kontuz, ume, kontuz" esaten oskuen. Eta astue hartu sokatik eta handik ziher.
- Eta zer eruaten zenduen, garixa? Ala artua?
- Artue. garixe be bai batzutan. Gariik asko ez jakun /etxakun/ sobratzen eta artue gehixao. Gari gutxi zertzen zan, eta gero uezabai eruen biher izeten jakon garixe, errenterueke ez dakit zenbat.
-Errenteruak ziñazien zuek?
-Bai, errenteruak, esan dotsut ba.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia